Biografiak

Erauso, Katalina (1592-1650)

Katalina Erauso eta Perez Galarraga.Abenturazale donostiar ospetsua. Indietan bizi da batez ere, eta XVI. mendearen erdialdera hil zen. Donostian (Trinitate kalean) jaio zen 1592an -bere bataio-fedearen arabera, eta ez bere Autobiografiaren arabera, non 1585ean hala esaten duen–, familia aberats eta harreman oneko baten baitan. Aita Miguel de Erauso kapitaina du eta ama M.ª Pérez de Galarraga y Arce andrea.