Gure abenturazaleari buruz daukagun erretratu bakarra Francisco de Pachecok, Velazquezen aitaginarrebak, 1630ean egin ziona da, jada hispaniar lurraldean. Italiatik itzultzean margotzen du Katheline, 38 edo 45 urte dituenean -indarrean egoteagatik ematen dugun jaiotegunaren arabera-. Prusiar batek aurkitu zuen mihise hori Napoleonen garaiko gerretan, eta gaur egun Donostiako CAMena da. Aurten badakigu 2.000 erreal kobratzen dituela zegokion aita-ama herentziaren zatiaren truke, eta zati hori ahizpa bati pasatzen zaio orduan.