Olerkariak

Mugica Celaya, Rafael

Topikoak, aldiz, Celayaren konplexutasun hori bere olerkigintzaren ildo errealista zorrotzera murriztu du. Egile honen olerkirik zabalduena da, baina ez da bere lanik mardulena. Bere errealista-kutsurik nabarmenena duen lana, zuzeneko joera politiko, gizartekoi, eta historikoa duena, Celayak planteamendu dialektiko batzuk egiteko gauzatutako olerki dramatikoaren genero txikia den cantatas izena duten berak egindakoetan aurki dezakegu. Geroago gai honetaz hitz egingo dugun arren, Lo demás es silencio (marxistaren eta existentzialistaren arteko barne-gatazka agertzen da), Las rsistencias del diamante, Vías de agua edo El derecho y el revés izeneko bere cantatak, korronte horren zatirik garrantzitsuena osatzen dute. Zer dira, edozein kasutan, lau liburu horiek, sei edo zazpira, nahi izan ezkero, zabaldu daitezkeenak, berak argitaratutako ehunkako lan-metaren baitan?.

Jada, 1962an, El derecho y el revés argitaratu aurretik, Giner-ek argitaratutako laburpenaren hitzaurrean Celayak, topikoak jotzen duen edozein idazlek duen arriskuaz, hauxe zioan: "La desgracia de un autor consiste en que se le suele encasillar muy pronto, y diga lo que diga o escriba lo que escriba, a partir de ese momento, sólo se le ve según una leyenda o según un esquema simplista". Olerkariak bere lanaren ezaugarri anitza eta konplexutasuna aldezteko ahaleginak egiten zituen.

Aipatutako aro surreal eta existentzialisten ondoren, Celayarengan beste erregistro batzuk azaltzen dira, ez besteak baino aberastasun eta ugaritasun gutxiagokoak. Ideia errealista hori euskal kulturaren berariazko bizipenetara ezartzeko bide bezala otuz, olerkariak Rapsodia euskara (1960) edo Baladas y decires vascos (1961-63) bezalako idazlanak eskainiko dizkigu. Baina behingoan errealismo magikoari buruzko ariketak eginez ikusiko dugu Los espejos transparentes (1968), idazlanean edo Campos semánticos-en (1971) olerki zehatza eta esperimentaltasuna elkartuz. Eta hortxe datza Maquinaciones verbales, 1969an idatzi eta egileak berak zirkinik gabe esan bezala, Juan Larrearen Versión celeste-ren aldakia izan nahi zuen liburu jostalari eta neosortzailea.