Olerkariak

Mugica Celaya, Rafael

Egilearen beraren sormen-abenturaz gain, Gabriel Celayak bere garaiko beste olerkigintza eta olerkari batzuen lanaren bere argitaratzaile eta sartzaile zeregin kontsekuente eta arrisku gutxiago ez zuen jarduna ere burutu izan zuen. Enpresak esanahi berezia du 1947an, ekonomia- eta kultura-autarkiaren garai baten, asmoari meritu eta nolabaiteko berezitasuna gehituz, sortzen baita. "Norte" bildumari buruz ari gara, Cuadernos de Poesía Norte, Donostian olerkariak argitaratzen dituenak. Hamazazpi ale argitaratu zituen argitaletxeak, Celayaren olerki-lehentasunak ere azaltzen dizkigu eta baita Bigarren Mundu Gudan aliatuek irabazi izanak herri guztian sortu zituen itxaropenak izan arren inola ere berregin ezin izan zuen ingurugiro zibil eta politiko hartan zegoen nahasketatik askatzen zioan espainiar olerkigintza berriarekin izan zituen harremanak ere. Baina, ez espainiar olerkigintza garaikideak bakarrik, ikusiko dugun bezala unibertsalak baita.