Olerkariak

Mugica Celaya, Rafael

1975eko gogorarazte honetan Celayak adierazten dizkigun olerkari espainiarrez gain, "Norte"-k olerkigintzan zalantzagabeko esanahidun beste egile batzuei ere lanak argitaratu zizkien, argitalpenok, Madrilen León Sánchez Cuesta liburu-saltzaileak banatu eta bere garaiko literatura-esparruetan hedapena izan zuten arren egun, olerkiaren beraren artxiboan izan ezik, inola ere aurkitu ezinak dira. Hona, argitaratutako hamasei aleetako behin betiko (ikus bedi laukia) zerrenda dakargu. Gainera, aipatutako atzerriko olerkiez gain, eta Celayak bere heteronimoz (Movimientos elementales, La soledad cerrada y Tranquilamente hablando) beretzat argitaratutako hiru liburuez gain, "Norte"-k ondorengo idazleei lanak argitaratu zizkien: Leopoldo de Luis, Ricardo Molina, Germán Bleiberg, Camilo José Cela, Victoriano Crémer, Jesús Delgado, Miguel Labordeta, Juan Guerrero Zamora eta Antonio Milla Ruiz. Lehenbiziko helburua olerkia ezagutaraztera emate zen arren, argitaletxea sortu izanak beste harreman zibil eta politiko mota batzuk ekarri zituen, berak Celayak aitortu duen bezala, eta olerkariak berak hurrengo adierazpenean dioena baino haratago: "Lo que nosotros queríamos era romper el cerco: El estúpido cerco de la ?poesía oficial?. Y si después, con las visitas de Virgilio Garrote, Jorge Semprún, Eugenio de Nora y Blas de Otero, fuimos convirtiéndonos en uno de los nidos de la 'poesía social' fue porque el desarrollo de nuestra poesía así lo demandaba"