Olerkariak

Mugica Celaya, Rafael

Bildumaren izateak olerkari eta talde ezberdinen harreman-sistema bat ezarri zuen. Leopoldo Luis-ek argitaratutako liburuarekin, gure garaiko olerkiaren kritiko eta sakoneko ezagutzaz gain erregistro mota desberdineko eta "gizarte olerkia" izenekoaren ordezkaririk esanguratsuenetariko batekin harremana ezartzen da. Miguel Labordeta-ren (1921-1969), lana argitaratzean, ez zen sortzaile liriko interesgarri eta goiztiar hildako baten lana bakarrik ezagutzera ematen, "Orejudin" olerki aldizkariaren eta Nazioarteko Olerkiaren Bulegorako Aragoiko sustatzaileen artean harremana ere ezarri baitzen. Victoriano Crémer-ek, "Norte", Celaya-k nahi zuen "zubi" horren sorkuntzan garrantzitsuagoa izan ez zen beste aldizkari batekin erlazionatu zuen: "Espadaña", León-en argitaratua, lehen aipatutako Eugenio García de Nora sortzaile-talde horretakoa dugula. Celayarekin eta baita harremanetarako bulegoa izan zen "Norte" argitaletxearekin hainbesteko harremana izan zuen García Nora-k bilduma honetan ez zuen ezer argitaratu, tokiren baten zerbait idatzi den arren, interesatuak berak gutun pertsonal baten adierazten digunez (1992). Blas de Oteroren libururik ere ez zen inoiz argitaratu. Baina Oterorekin zen harremana, sakona zen. Harreman hori, Celayak Bilboko "Sala Studio"-n hitzaldi bat eman beharretik 1950eko urtarrilaren 20an sortzen da, Sabina de la Cruz irakasleak gogorarazi bezala harreman honen ezarpenean Angela Figuera Aymerich-ek 1948tik 1949ra bitartean batzar horretarako bidea jorratuz Celaya eta Blas de Oterori karta bana igorri zieten neurrian jada parte hartutakoa izan zen arren. Jorge Oteiza izan zen Celaya Bilbora hitzaldia ematera eramanez Otero eta Celayaren arteko lehenbiziko elkarrizketa sortaraziko duena.