Olerkariak

Mugica Celaya, Rafael

Celaya, bizitasun eta umoredun gizona izanik, adimen-hezurmamitze sendo bat gauzatzen hasi zen, umetatik, ohikoa ez zen gaixotasunak jota (azkenean, bere gorputzean biraka zebilen solitaria izan zen), aldi batez Frantzian bizi izan zen, bere aberrian heziketa intelektualaren arloan arrotza zen oldozmenerako literatura-irakurketari bertan hasiera emanez. Sarri gogoratu izan da Celayaren olerki eta oldozmenak Nietzsche-ri ordaina agertzen ziela. Bidezko dirudi alemaniar filosofoak Celaya gazte argiarengan eraginik izatea, baina bere oinarrizko heziketa intelektuala denboraren joanean irakurketa zailagoak izanez eratuz joango da; berrogeigarren hamarkadara arte ere luzatuko da, Celayak filosofia garaikide eta klasikoaren oldozmen sendoenaren irakurketa lantzeari inoiz utzi ez baitzion.

Zentzu honetan, 1940an Celayak irakurgai duen eta idazlearekin elkargune izango duen irakurketa bat aipatu nahi nuke: Jean Paul Friedrich Richter (1763-1825), Teorías estéticas-en egilea. Liburuak aparteko zirrira sortarazten du Celayarengan eta, denboraren igaroan, bere El arte como lenguaje (1951) saiakerak, aipatutako filosofo, olerkari eta eleberrigile alemaniarrak azaldutako oldozmenari asko eskertu beharko dio. Celayak, Teorías esteticas-en gaztelerazko argitalpenean Richter egilearen izenez besterik izenpetuta ez zetorren liburua 1940an irakurtzen du. Liburua "Biblioteca Económica Filosófica" ezagunak babestuz eta "Sociedad General de Libreria"-k argitaratuz, Donostian inprimatuko da. Liburua 1812koa da, ezagutzen dugun bigarren argitalpena behintzat. Gaztelar bertsioan, Celayak, Richter-ek: "El universo es la palabra más atrevida y más elevada del idioma; es el más sublime de los pensamientos, porque la mayor parte de los hombres no ven en el universo sino el teatro de su vida mezquina, y en la historia de la eternidad, la de la pequeña población donde nacieron" idaztean bezala, beste ideia batzuez gain, gerkar olerkiaren xede eta izaera plastikoaz irakurri, ohartu eta azpimarratu egingo du.