Olerkariak

Mugica Celaya, Rafael

1911 Hernanin jaioa (Gipuzkoa), martiaren 18an. Bere izena: Rafael Gabriel Juan Múgica Celaya Leceta Cendoya.

1918 Donostiako Marianisten Ikastetxean bere ikasketak hasten ditu

1922 Aldi baterako Pau (Frantzian) eta El Escorial-en osasun arazoak direla eta, bizi izango da. Irakurketa da bere zereginik maiteena.

1928 Madril-era aldatzen da, Unibertsitatean Injinerutza ikastera. Bere Ohlsson lengusuak lagun egiten dio. F.U.E.-ko lehendakaria den Orbaneja bezalako beste ikaskide batzuen laguna da. Olerkiak idazteari ekiten dio eta baita antzerkirakoak ere.

1929 Federico Garcia Lorca eta Ikasleen Egoitzatik igarotzen diren beste gainontzeko intelektualik ospetsuenak ere ezagutzen ditu.

1932 Marea del silencio-ren olerkiak idazten hasten da.

1933 Cuatro Vientos-en (Madril) soldadutza egiten du.

1935 Madril-en Pablo Neruda ezagutzen du.

1935 Injinerutza ikasketak amaitzen ditu eta familia-enpresan lanean hasten da. Ingalaterra ezagutzen du.

1936 Lyceum Club Femenino de Madrid deritzonak La soledad cerrada bere liburuagatik Bequer-en Ehungarren urteko saria jasotzen du.

1936 Bizkaiko gudarien kapitaina izanez errepublikar gudarostean boluntario gisa parte hartzen du.

1937 Bilboren erorketaren ondorioz preso hartzen dute eta Burgos-en matxinatutako gudarostera erantsia izango da. Julia Cañedorekin ezkontzen da, bere seme bien ama.

1939 Donostiako familia-enpresan gerente bezala lan egiten du.

1944 Idazten jarraitzen du, isiltasunean. Ezkontza-krisialdia.

1945 Arima-gaixotasunak jota atsedena hartu beharra du.

1946 Tentativas argitaratzen ausartzen da. Amparo Gastón ezagutzen du.

1947 Donostian "Norte" Olerki-bilduma sortzen du. Bere aita hil egiten da. Donostian, "Egan" aldizkariko sustatzaile-taldeko kidea da. "La Voz de España" toki aldizkarian iritzi-artikuluak argitaratzen hasten da.

1948 Gustavo Adolfo Bécquer aldarrikatzen du egunkarietako bere iritzi-idatzietan.

1949 León-en Eugenio García de Nora eta Victoriano Crémer-en "Espadaña" aldizkariarekin bere harremana gauzatzen hasten da.

1951 "Norte" argitaletxe-enpresak bere azkenera jo du.

1952 Miguel Hernandez-en oroimenez donostiar egunkarietan kanpaina bati hasiera ematen dio.

1956 Familia-enpresan zuzendari lana utzi egiten du eta Amparo Gastón-ekin Madrilera doa bizi izatera, literaturari dena emate asmoz. Urte horretan Kritikaren Saria jasoko du bere De claro en claro liburuagatik.

1962 Colliure-ra (Frantzia) doa Antonio Machado gogoratze asmoz.

1963 "Atalaya" olerki Saria jasotzen du bere Versos de otoño liburuagatik.

1963 "Libera Stampa" (Suiza) Olerkiaren Nazioarteko Saria ematen zaio bere lan guztiagatik.

1965 Madril-en Nicolás Guillén olerkari kubatarra ezagutzen du.

1966 Baeza-ra doa, Antonio Machado-ri eskainiko dieten omenaldira.

1966 Cubara doa. Isuna jartzen diote Madrileko Zientzia Politikoen Fakultateko ikasle-batzan Ricardo Zamorano margolariarekin eta Alfonso Sastrerekin parte hartu izatearren.

1968 Etna Taormina Nazioarteko Saria ematen zaio bere olerki lan osoagatik. 1936an hildako Lorca olerkari granadarrari omenaldi bat eskainiz oroitarri baten inauguraziora joateko eta baita Pablo Nerudarekin eta Francisco García Lorca-rekin egoteko asmoz ere, Brasilera bidaia egiten du. Habanan, Kultura-Kongresuan parte hartzen du.

1969 Italiarako bidaia.

1976 Euskalerriaren Adiskideen Elkarteko Ohorezko Kidea da.

1977 Lehenbiziko Legebiltzar-Hauteskundeetan Alderdi Komunistaren izenean, Gipuzkoatik, hautagai bezala aurkezten da.

1982 Donostian, Amparo Gastón-ekin, urriaren 14ean, ezkondu egiten da.

1984 Gipuzkoako Foru Aldundiak Donostian olerkariari omenaldi bat eskaintzen dio. Zio hori dela eta Trilogia Vasca argitaratzen da.

1986 Espainiako Kultura Ministerioaren Letretako Nazio-Saria eskuratzen du.

1987 Nazio-Liburutegiak Madril-en "Noticia de Gabriel Celaya" erakusketa antolatzen du.

1988 Madril-en bere "El relevo" antzerki lanaren lehen emanaldira doa Antonio Malona-k zuzendutako Bederen-1 euskal taldeak duen egokitzapena ikustera.

1989 Donostiako Udalak "Urrezko Danborra" ematen dio.

1989 Euskal Telebistak Gabriel Celaya-z, Manuel Leguineche-k zuzendutako hiru programa ematen ditu.

1990 Donostian, Euskal Herriko Unibertsitateak bere lana ikertzeko antolatutako Udako Ikastaro batera hurbiltzen da. Ondorioz, Donostiako Miramar Jauregian olerkariaren bibliografia erakusketa izango da.

1991 Madril-en heriotza datorkio. Bere errautsak Hernanin eta Donostian haizeratu ziren, bere gogoa betez.

1993 Bere agiri-ondare guztia Gipuzkoako Foru Aldundiaren Donostiako "Koldo Mitxelena" Kultu-gunera eramaten da.

1994 Hil ostean, Granadako Unibertsitateak "Doctor Honoris Causa" izendatzen du, olerkaria bizirik izan zenean emana eta olerkariak berak 1990ean onartua izan zena.

1994 Deustuko Unibertsitateak Gabriel Celaya: Contexto, ética y estética izenburudun liburua argitaratzen du.

1995 Euskal Herriko Unibertsitateak Gabriel Celaya: Noción y memoria de poeta (1911-1991) liburua argitaratzen du.

2002 Visor argitaletxeak Gipuzkoako Foru Aldundiak sustatutako bere Olerki Guztiak-en argitalpena hiru aletan argitaratzen du.