Olerkariak

Mugica Celaya, Rafael

Celayak, Unamuno, Barojatarrek, Juan Larrea, Oteiza, Blas de Otero, Angel Figuera Aymerich eta Gabriel Arestirekin batera euskal idazle modernoen zerrendarik bikainena eskubidez osatzen dute, literaturari, olerkigintza garaikideari izen eta ikurra eman diotelako. Celaya ezin daiteke bere zailtasun guztian azaldu, literatura-arloan zeregin orotan gizabanakoa protagonista izatera bideratzen duen korronte historikoan bere lana kokatu eta begiratzen ez baldin bada, eta bere barne-muina, edonola ere gizakia Unibertsoaren handitasunean mikrokosmos ñimiño bat besterik ez dela ohartaraziz, azaleratzen ez baldin bada. Eta jarrera moral eta zibil horrek ere Celaya olerkari eta gizasemearen ibilbidea adierazten digu. Celayak, 1935ean bere lehenbiziko Marea del silencio olerki-liburua ezagutaraztera ematen duenetik Origenes (1990) argitaratzen duenera arte, ondorio etiko eta estetikoa besarkatzen dituen ondare intelektuala azaltzen digu. Ibilbide berezia, bere esanahi historikoa Maria Teresa León-ek bezalako norbanakoek Celaya-z hitz egitean "Porque el poeta es, además, una conducta" 1960an berrestean ulertu duten bezala.

Madrilgo Unibertsitatean Ingeniaritza ikasketak burutu ondoren, Celaya, trengintza eta egurraren familia-enpresan lanean hasi zen. Bere lehen Marea del silencio liburua, bere benetako izena duela, Rafael Mugica, argitaratzen du. Geroztik, guda ostean Juan de Leceta izengoitia erabiliz, beste olerki-bilduma batzuk argitaratzen ditu, behin-betiko literaturan Gabriel Celaya bezala ezagutaraztera emanez. Bai Gabriel, bere bigarren benetako izena eta baita Celaya edo Leceta, bere bigarren eta hirugarren abizenak hurrenez-hurren, idazleak, guda ostean, bide berriak aurkitzen zituen garaikoak dira.

Gudan, Errepublikaren alde jarriz Euskal Gudarosteko ofizial bezala parte hartu zuen, preso egin ondoren Santoña-n espetxeratua izanez. 1947an Donostian, Celayaren beraren lanez gain jatorri ezberdineko Rilke, William, Blake, Leopoldo de Luis, Rimbaud, Ricardo Molina, Germán Bleiberg, Lanza del Vasto, Camilo José Cela, Victoriano Crémer, Jesús Delgado, Miguel Labordeta, Juan Guerrero Zamora, Antonio Milla Ruiz, Mario Luzi eta Vittorio Sereni bezalako idazleen lanak argitaratzen diren Poesia Norte izeneko bilduma sortzen du. Egile guztiok Donostiako Alde Zaharrean Celayak ezarritako bulegotik ezagutaraztera eman ziren. Blas de Otero ezagutzen duen une beretik aurrera, berarentzako anaikidetasun izaera izan zuen, baina baita bilbotar Angela Figuer Aymerich olerkaria ere.

1956an, sendi-enpresako zuzendaritza bertan behera utziz, olerkaria Madrilen ezarriko da, Euskal Herrira bidaiak aldizkatuz bere literatura-ibilbideari jarraipena bertan emanez. Frankismoaren aurkako hainbat ekimenetan parte hartzeagatik isundua eta jazarria izan zen. 1977an, lehenbiziko hauteskunde demokratikoekin, Dolores Ibarruri, La Pasionaria buru zen Alderdi Komunistaren izenean Senaturako hautagai bezala, eta bere lagun eta olerkaria zen Rafael Albertirekin, aurkeztu zen. 1990ean, Donostian Urrezko Danborra eman zitzaionean -hiriaren sentimenduzko arrazoi eta estimarik handienetariko saria- urtarrilaren 20ko beraien jai nagusian emakumeek parte hartzeko duten eskubidea aldarrikatu zuen, Gaztelubide elkarteak jai horren bezperan antolatzen duen afarira joateari -emakumeek sarrera debekatuta zeukaten-, Amparo Gaston bere emaztearekin batera bertaratzerik ez izatekotan, ezetza emanez. Erantzun horren ondorioz, Xabier Albistur alkateak, tradizioa aldatzea erakarri zuen, Maria Cristina Hotelean gizon eta emakumeentzako afaria prestatzearen agindua emanez.