Zerbitzuak

Aurrezki Kutxak Baskonian

2002ko martxoan, C.E.C.A.k honela definitzen zituen kutxak: "kreditu entitate oso dira, espainiar finantza-sistema osatzen duten gainerakoen eragiketetarako parekatze eta askatasun osoa dutenak. Izaera pribatuko Fundazio izaera juridikoz eratuta daude, helburu soziala dute, merkatuaren irizpide garbien pean dihardute, lortutako etekinen ehuneko zati handi bat euren gizarte-lanari esker berriro gizarteratzen duten arren. Eragiketetarako askatasun hori izan arren, Aurrezki Kutxak herritarren aurrezkia bideratzen eta familien eta enpresa txiki eta ertainen finantzaketan ere espezializatuta daude. Halaber, toki-sustrai sendoa dute, lurralde mailako funtsezko ezarpen-eremuan bulego sare sendoa izanez" (www.ceca.es), eta definizio hori horien guztien, euskal-nafarrak barne, egungo egoera hobeto ulertu ahal izateko lagungarri da.

Euskal-Nafar Aurrezki Kutxek garatze bidean jarraitzen dute. 2001ean, irailaren 11ko gertaera ikaragarriek (eraso terrorista biren ondorioz Nueva Yorkeko Dorre Bikoitzen hondamendia eta Washingtongo Pentagonoaren zati baten suntsiketa) larriagotutako egungo krisia gorabehera, aurreko urtearen araberako euren irabazi garbia %7,84 gehitu ziren eta lau entitateen saldoek 26.596,35 milioi euroak gainditu zituzten; euren kaudimen-erratioa %14,70koa da; aurreikuspenerako baltzua eta pentsioetarakoa %13an gehitu ziren eta gordailu-funtsek eta inbertsiorakoek %9,5 eta %6,1%; sorospen ekimenetan, osasunezkoetan, hezkuntzazkoetan, ikerketa bezalako euren gizarte lanerako 113,40 milioi euro (18.879 milioi pezeta) erabili dituzte; hipoteka malguak eskatzen diren eragiketarik ugarienetarikoak dira eta %22,8ko gehitzea izan zuten; babes ofizialeko etxebizitzen finantzaketara 96,7 milioi euro; eta, euskal kutxek, Konekta Zaitez programaren baitan ordenagailuak erosteko diruz lagundu zuten. 2001. urtearen amaieran jatorrizko lurraldeetatik kanpo guztira 40 bulego zituzten (Txostena, 2001).

Horiek guztiak mantentzen dituzte Federazioaren baitan komunak diren egitasmoak: enpresa arlokoak, arlo sozioekonomikoarekin zerikusia duten ikerketek, mintegiak, ikastaroak, etab. Era berean C.E.C.A.rekin elkarlanean jarraitzen dute, erakunde horretan F.I.E.S. Fundazioaren (Aurrezki Kutxetako ekonomia eta gizarte gaietarako ikerketa Funtsa) bitartez egiten diren gaiak jorratzen baitira. Behin lurraldeko bat egitea lortutakoan, Nafarroaren kasuan Erkidegoen arteko bat-egitea ere izanik, bertan behera gelditu zen, hiru euskal entitateena, hainbat alditan eztabaidatu eta aztertua izan den arren. Aurrezki Kutxa guztien gainean izaten diren eragile politiko sendoak ekonomia alorrekoak baino ez diren gaiengan arazo gehigarriak sorrarazten ditu. Edozelan ere, dagozkien ezarpen tokietan duten bezero berezitasunez leialak dituztenez (Kutxa eta BBK Konfederatutako Aurrezki Kutxen zerrendaburu dira) bat egite prozesurik sustatu beharrean ez direla aurkitzen baieztatzen dute, euskal agintari batzuen buruan jada horrelakorik egon dagoen eta erabat alboratzen ez den arren.

Aurrezki Kutxetan, euren hasierako garaietatik izandako aldaketak gorabehera, eurak duten gauzarik hoberenak bizirik dirau: euren bezeroak, lurralde edo toki mailako lokarria, gizarte mailako ekimena, elkarlanerako gogoa eta kudeaketa egoki bat. Aipatutako guztia izan da jada Aurrezki Kutxen historia luzean zehar sorraraziz izan diren aldaketa ugari horietara egokituz joan ahal izatea bideratu duten elementuak.