Zerbitzuak

Aurrezki Kutxak Baskonian

Ikusi da kutxek erakunde ongile izatetik finantza garrantzi handia izatera nola iristen diren. Jakina, azken arlo horretan, ekonomia aldien arabera erakunde mota horiek lotuta dauden gorabehera guztiak jasan behar izan dituzte. Lehen Mundu Gudak ez zuen eragin berezirik ekarri, eta euskal industriaren hazkundea eman zen, gudaren amaieran atzerapausoa izan ondoren berriro berreskurapen azkarra izanez. Credito de la Union Mineraren ordainketa-etenak Bilboko AKMri onura ekarri zion, eta erakunde horrek 1925ean izan zuen kiebrak bizkaitar kutxa biri. 1929ko nazioarteko krisia ez zen hogeita hamargarren hamarkadara arte langabeziaren hazkundearekin baino nabaritu, eta beraz, aurrezkiaren hazkunde txikiago batez eta balore-karteran arazo nahiko zirela.

Guda Zibilak (1936-1939) aipatutako erakunde horietan guda-egoera batek sortzen dituen tentsio jakinak lortzen ditu, gudaren beraren garapen eta bilakaeraren arabera erakunde desberdinen arteko berezitasunak izanez. Araba eta Nafarroa hasiera hasieratik eremu nazionalaren baitan gelditu ziren, Gipuzkoa eta Bizkaia Errepublikaren alde azaldu ziren bitartean. Donostian tropa nazionalak sartu zirenean (1936-9-7), kutxa biak lautan bihurtu ziren, langile eta zuzendari batzuk Bilbora tokialdatu zirenean bertara eramandako baltzu eta ondasunekin jarduten jarraitzeaz gain, Bilbo erori zenean, eta geroago Santander, kutxa bizkaitarrekin gertatu zen bezala, beste herri batzuetara eraman zituzten Bahitetxearen multzo ugari ere kudeatuz. Kanporatutako guztiaren zati handi bat eta toki horietan egindako ateratzeen egiaztagiriak berreskuratu ondoren, kontuen eguneratzeari ekin zitzaion ateratze horiek egiazkotzat bezala joz. Atzerrian ziren pertsonen kontu korronteak gobernu aginduz blokeatuta gelditu ziren eta lanarigoa egoera politiko berriaren arabera garbitua izan zen. Gipuzkoako AKPak mikeleteen taldeak desegina izatearen eragozpen larria izan zuten eta horren ondorioa probintziako ordezkaritza guztietan arreta egiten zuen pertsonalik gabe uztea izan zen (ikus beza Gipuzkoako AKP) eta Ekonomia Itunea ezabatzeak gipuzkoar eta bizkaitar kutxek Udalekin eta Aldundiekin izan zituzten harremanak aldatzea erakarri zuen.

Behin Guda Zibila bukatutakoan kutxek guda ostekoa propioa izan zen ekonomia-egoera igaro beharra izan zuten. Bizkaian eta Gipuzkoan, espainiar Nazio Ekoizpen Gordinaren bataz bestekoaren gaindik hasi ziren probintzia zirenak, saldoak handitu egin ziren. Araban eta Nafarroan hazkundea N.E.G.-aren bataz bestekoaren azpitik izan zen. Berrogeita hamargarren hamarkadan Euskal Herrian industria eta finantza ekimen garrantzitsu nabarmentzen da. Pezetaren Egonkortasunerako Dekretuak arazo batzuk sorrarazi zituen baina hirurogeiko hamarkadako hiru Garapen Plangintzetan egin eta Egonkortasun eta Liberalizaziorako Planak bultzatzen zituen hirurogeiko hamarkadako garapentasunaren hasiera ekarri zuen. Biztanleriaren gorakada nabarmenaren ondorioa ekarri zuen industria garapen aldia hasi zen eta, beraz, aurrezki kutxentzako bezero berriak, hipoteka kredituen ugaritzea eta etxebizitzen eraikuntzarako laguntzak.