Zerbitzuak

Aurrezki Kutxak Baskonian

Espainia Europako Ekonomia Erkidegoan sartu izanak (1986) eta berehala merkatu bakar baten lehiatzearen aukeraren aurrean egon izanak, lehian aritzeko behar besteko tamainarik ez zutenaz ohartu ziren banketxeen bat-egiteak suspertu zituen. Lehendabiziko mugimendu baten ondoren (Hispano-Central; Bilbao-Vizcaya), bigarren tamaina handiagoko bat izan zen, banketxe nagusi bi geldituz: BSCH (Santander, Banesto, Central eta Hispano) eta BBVA (Bilbao, Vizcaya, Argentaria) edo Popularra bezalako beste txikiago batzuen alboan. Adibide hori gastuen murrizketa eta etekin hobeagoak izateko beharrizanean zeuden Kutxek ere jarraitu zuten. Aurrezki kutxek bat-egitera bideratzen dituen prozesua, kutxen eta banketxeen artean zegoen ohiko lehiari esker berriz hasi zela esan daiteke. Lehenengoek bulegoen ikaragarrizko sare baten oinarritutako bezero leialak edukiz jarraitu zuten, baina banketxeek inbertsiorako eta aurrezkirako ekoizkin berriz bezeroak bereganatzeko politika erasokorra egiten hasi ziren. Kutxak erronka horiei bat-eginaz eta, banketxeek ezarritako bideari jarraituz, zerbitzu berriak eurenganatuz (inbertsio baltzuak, enpresen eraketarako aholkularitza eta leasinga, baloreen sozietateak...etab.) jardun zuten.

Bat-egindako Entitateek Izen berria Bat-egitearen data
-Bilboko Aurrezki Kutxa Munizipala
-Bizkaiko Aurrezki Kutxa
Bilbao Bizkaia Kutxa (BBK)1990eko otsailaren 16a
-Donostiako Aurrezki Kutxa Munizipal
-Gipuzkoako Aurrezki Kutxa Probintziala
Donostia Gipuzkoa Kutxa (Kutxa)1990eko abenduaren 1a
-Gazteizko Aurrezki Kutxa Munizipala
-Arabako Aurrezki Kutxa Probintziala
Araba eta Gazteizko Aurrezki Kutxa
Vital Kutxa
1990eko ekainaren 18a

Banketxeekin baldintza bertsuetan kutxek lehian jardutea ahalbidetu diezaioketen finantzaketa bide egokiak ezarri eta euren kapitala zabaltzeko zailtasunak direla eta, kutxak pribatizatzeko aukera eztabaidatzea ez dute aipatutako fusio horiek eragotzi. Beste aukera bat euren arteko fusio prozesuekin jarraitzea izango litzateke, nahiz eta ekimen horrek tokiko tradizioaren garrantziarekin talka egingo lukeen. Nazioarteko Diru Funtsak espainiar agintariei pribatizazioaren aukera adieraztera eman zioten (Martinez Serrano, J. A. "Las Cajas de Ahorro un codiciado botin", El Pais, Negocios, 29-1-2000). Presioak izan zirenaren zalantzarik ez dago. Negozio bikainen zale zirenengandik desiragarri liratekeen erakunde batzuk merkaturatzea abegitsua litzatekeen. Irtenbide zaileko arazoak izan arren, kutxen jabea zerbitzatzen duten gizarte bera baita eta teorian ez litzateke posible euren pribatizazioa, nork erosten duen eta balizko salmenta horretatik lortutako etekinak nora bideratu beharko liratekeen jakiteko, lege aldaketa garrantzitsurik egin gabe egitea. Baina, horrelakorik ematekotan, kutxen historia probetxugarri eta luzerako azkentze tamalgarria litzateke.

CECAn, kapitala gehitzea ahalbidetuko luketen mekanismoak sartzearen aukeraz eztabaidatu da, Europako toki batzuetan gertatzen den bezala ("Trustee Saving Bank Group"eko kutxa ingelesak egun sozietate ezezagunak dira, baina horregatik gaur egun ezin daitezke aurrezki kutxa bezala zehaztu) eta beste europar herrialde batzuetan boto eskubiderik gabeko akzioak onartzen dira (frantziar baserritarren kutxak), boto murriztudunak (norvegiar kutxak), etab. Estatu-Gobernuak, bere Finantza Legean orain dela urte batzuk onartuta izan zen arren bideragarri izan ez diren kuota parte-hartzaileak eguneratzea proposatzen du. Horretarako kutxen onuren banaketa aldatu egin beharko litzateke, egun erretserba baltzurako gutxienez %50 baita eta beste gainerakoa gizarte ekimenerako, baina batzuk bide horri jarraitzea pribatizaziorako bidea zabaltzea ez ote den kezkati dira. (L. Aparicio: "Mas dinero para las Cajas de Ahorro, El Pais (10-3-2002). Beste gaineratutako arazo bat Estatuarekiko Autonomia Erkidegoetako agintariak izan ditzaketen iritzi desberdinak elkartzea izango da. Euskal Herriko Autonomia Erkidegoan, 1991ko aipatutako legeak, kutxek kuota parte-hartzaileak eman zitzatenei buruzko aukera jada ezarrita utzi zuen, beti ere Finantza eta Ogasun Sailaren baimena izatean.