Zerbitzuak

Aurrezki Kutxak Baskonian

Garai hartan legearen arabera "txiroa" bizi izateko lan egin beharra zuen pertsona izateaz gain gizakiak izan ditzakeen aurkako egoeretako edozein (langabezia, gaixotasuna, lan istripua, amatasuna -batzuetan egoera erabat aurkakoa izaten zen- edo zahartzaroa) jasaterakoan egoerari aurre egiteko inolako ondasunik ez jabetzarik ez zuen pertsona orori esaten zitzaion. Denboraren joan-etorrian Ongizate Estatura eraman gintuzten gizarte-erreformarako neurriak oraindik hasi gabe zeudenez gero, nabarmena da Euskal Nafar Herrian bizi ziren pertsonen gehiengoa txiroak izatea.

Itsasaldean, "arrantzaleek" euren iraupenerako behar zuten bizitza mailatik beherakoa zuten: "Todos conocemos la organización económica de la clase pescadora en esta villa, lo mismo que la de los demás puertos del litoral... Donde no existe un sobrante mal puede haber ahorros" ("La clase pescadora" Diario de San Sebastián, 4-12-1883). Nekazariek, une horretan gehiengoa ziren, bizitza zaila eta neketsua izan zuten arren, Aldundietatik hartzen zituzten laguntza batzuez gain aurrera egin eta goserik jasan beharrik ez izateko aukera handiagoak izan zituzten. Garai hartako "langileria" izenekoaren bizitza maila, era bertsuan apala zen, baina ez homogeneoa. Soldatak urriak ziren arren, lanean aritzeko adina izanik lanik zuten sendi bereko kide ugari zirenetan nolabaiteko duintasunez bizi zitezkeen eta aurreztu ere, baina horrelakorik ez zen zoritxarrak jotako etxeetan gertatzen. Soldatak lurralde batetik bestera eta herri batetik bestera ere, egin beharreko lan motaren eta lana egiterakoan eska zitekeen espezializazio handi edo gutxiagoaren arabera aldakorrak ziren. Gizonak eta emakumeak jasotzen zituzten soldaten arteko aldea ehuneko berrogeita hamarretik gorakoa zen, lehendabizikoen alde eta ondorioz sendiaren laguntzarik ez zutenen bizitza ikaragarri zaila gertatzen zen. Emakumeek bereziki kutxekin oso zintzoak izan ziren eta bestalde kutxek, emakumeekiko Kode Zibilak ezartzen zituen lege mugak beregain hartu behar izaten zituzten arren, nahikoa malguak izan ziren eta emakumezkoen aurrezkia, feminitate ondo ulertu bati zegokion bertutea zenaren ulermenean, sustatzen ahalegindu ziren.

Hirigintza-prozesua, euskal-nafar lurraldeen modernizazio eta industrializaziorako garapenak ere ez ziren berdinak izan, ezta XIX. mende amaieratik hasi eta XX. mendean zehar errotutako biztanleriaren goraka ere. Bizkaian mailaz maila eman zen industrializazioaren eta maila desberdin baten Gipuzkoan eman zenaren artean alde nabarmena zen, eta horrek guztiak biztanleria erakarri eta hirigintza sustatzea ekarri zuen, Araban eta Nafarroan askoz ere tradizionalagoak ziren egitura batzuk mantenduz. Horrek guztiak ere euren kutxetan zuzeneko eragina izan zuen.