Zerbitzuak

Aurrezki Kutxak Baskonian

Gipuzkoako A.K.P.-k G.A.I.N.rekin harremanezko hitzarmenak izan zituen azken erakunde hori sortu zenetik eta, askoz arinagotik urte batzuk geroago zuzenduko zuten eta Gizarte Erreformarako Institutuan lan egiten zuten gizonekin harreman arinak izan zituen. G.A.I.N.ek (Ikus Seguridad Social) bere eskumenak ziren batzuk kutxei eman zizkien, horrela Espainian zegoen kutxa-sareari esker gizarte aseguruen hedapena merketu ahal izateko. Kontzertua eskaintzen zuen ekonomia autonomiari esker Gipuzkoan ematen ziren inguruabar bereziak A.K.P.ari garrantzi handiagoa eman zioten. Derrigorrezko aseguruaren indarrean jartzeak (1921.1.21eko E.D.) inguruabar berriak sartu zituen eta ondorioz hitzarmen berri bat izenpetzea ekarri zuten. A.K.P.eko Kontseilutik beti izan ziren Estatuaren organismoekiko nolabaiteko mesfidantzak, nahiz eta frankismoaren etorrerara arte, Kutxa guztien autonomiarekin oso begirunetsu agertu ziren eta, katalan Pentsioen Kutxari eta gipuzkoar AKPri tratu oso berezia eman zioten. Mesfidantza horiek areagotu besterik ez ziren egin derrigorrezko zahartzaro-aseguruaren ezarpenarekin, legez langileen ordezkotza bat Kontseiluan sartzera derrigortu eta aseguru eta/edo erreaseguru bat behar zuen diru mordo garrantzitsua erabili beharko zuelako. Aldundi Probintzialak, Kutxaren baltzuen bermatzaile gisa, bereganatuko zuen ardura berria hitzarmen desberdin bat eskatzeko azaldu zuen. Aseguru horrenganako aldeko joerarik azaltzen ez zuen maila patronala edukiz eta Lurraldearen eta Estatuaren arteko aurkakotasuna oinarrian zeudela Gizarte Aseguruen bakarreko administrazioa eskatzera zetorren Euskal Estutuaren egitasmo baten atzean Aldundiko kide nabarmen batzuk zeuden unean (Julián Elorza, Cesar Balmaseda e Ignacio Pérez Arregui), une hori iritsi arte Kontseilua langileen ordezkotzarik ez onartzearen alde zegoen Aldundiaren kontrolpean egon beharra zutela pentsatzearen aldeko zirelako.

Gainerako Arabako, Bizkaiko eta Nafarroako Kutxa probintzialak Gipuzkoakoarekin batera fronte bakarra egin zuten. Baina azken horrek propaganda eta afiliazio guztia erabat gelditu zituen bitartean (1921-12-16) aseguru horren ezarpenean esku hartzeko hain zuzen ere sortu ziren beste gainerakoek hitz eginez eta lanean jardun zuten. G.A.I.N.arekin izan ziren negoziazioetan lau Aldundietako eta Kutxetako pertsona ospetsuak parte-hartu zuten. Azkenean, Gipuzkoako Aldundiarekin aurre emanda zegoen Bizkaikoak 1923an hitzarmena izenpetu zuen, Nafarroak 1924an, Arabak 1925ean eta Gipuzkoak, Ekonomia Itunari buruzko erabaki onuragarri batera iritsi zen unean eta Ituna irtenbidea ematen laguntzera zetorren Bizkaiko Aldundia egoera larri baten utzi zuen Crédito de la Unión Mineraren ordainketa-etendura eta kiebra egin zuen unean, (1925-2-10) hainbat eztabaida gogor izan ondoren, 1926an izenpetu zuen. Kiebra horrek bizkaitar kutxei era onuragarrian eragin zien. Bai kutxa bizkaitarrek bai gipuzkoarrek ere G.A.I.N.eko Patronatuaren Kontseiluan ordezkari baterako eskubidea izan zuten. Lehendabiziko kasuari dagokionez bere langile kopuruaren garrantziagatik eta, bigarrenaren kasuan, gizarte aseguruen ezarpenean zuen bere tradizio historikoarengatik.

Aurreko auzian Aldundiak izan ziren euren autonomiarengatik artatsu agertu zirenak eta G.A.I.N.a legearen muturrera arte amore eman zuena, baina Guda Zibilak eta Franco agintera heldu izanak Institutuan errotiko aldaketa ekarri zuten. -"Separatistatzat" jotzen zen autonomismoaren ukiturik zuen edozer txarto ikusia zen eta ondorioz kutxen historia, ez euren jardunik aintzat hartu ziren. 1939an Derrigorrezko Aseguruaren onuradunak eta oinarriak zabaldu zituen zahartzaro-laguntza ezarri zen. A.I.N.k espainiar kutxa guztiekin izan zuen lankidetza eten egin zuen eta euskal-nafarrak baino ez zuten Ordezkaritzak izaterik izan. Arabako kutxak uko egin zion, Nafarroak eta Bizkaiak 1940an hitzarmen berri bat izenpetu zuten eta Gipuzkoakoak 1941ean. 1942ko abenduaren 14ko Legearen promulgazioaren ondoren, A.I.N.ak garai horretan ziren hitzarmenak salatu egin zituen bere probintzia Ordezkaritza propioak zabalduko zituela jakinaraziz, kuoten kobratzean sukurtsalen bitartezko lankidetzarako aukera besterik ez emanez. Nafarroa eta Bizkaiko kutxak uko egin zioten, Gipuzkoakoak bere Ordezkaritza izaera 1943ra arte izan zuten, eta 1945ean borondatezko aseguruen eta haur aseguruei buruzko hitzarmena izenpetu zuten (Martinez, 1996: 474-507).

Banketxeekiko lehiatik Euskal Nafar Aurrezki Kutxen Federazioaren eta Espainiar Aurrezki Kutxa Ongileen Konfederazioaren (www.fcavn.es) sorkuntzara (www.ceca.es.

Herritarrik apalenen aurrezkiak bildu eta bizkortzeko sortu ziren Kutxek, euren bezerorik hoberenak erdi mailan zeudenaz ohartu ziren. Diruren bat aurreztu zezaketen, interes erakargarriduna eta sartzeko segurua zen leku bat aurkitu zuten gizon eta emakumeak ziren. Kutxak biltzen joan ziren saldo kopurutsuetan datza, askoren gutxiari esker, banka pribatua bideratzen hasi zen lehiakortasunaren arrazoi nagusia, ihes egiten zion aurrezle kopuru handi batengan ikaragarrizko beta ikusi zuelako.

1910era arte, banketxeak bezero mota horrekiko interes berezia agertu zuten. Gipuzkoan, banketxe eta kutxek sarritan elkartuta jardun zuten eta probintziako oligarkiak batzuen eta besten Kontseiluetan txandakatzen ziren lehiarik ez sorrarazteko asmotan. Atzerriko banketxe batzuen etorrera izan zen egoera nolabait aldatzera etorri zen faktorea, tokiko banketxeak ematen zutena baino interes handiagoko kontuak ezartzen hastean, eta horrek tokiko banketxeei ere interesak igo beharra ekarri zien. Banketxe horien ezarpena bankariak, enpresariak eta kutxetako kudeatzaileak arduratu egin zituen, atzerrian inbertsioak egiteko bitartekari bezala aurkezten zirelako eta horrek nazio eta probintzia kapitalaren ihesa ekar zezakeen. Une horretan batera jardun zuten kanpotik zetorren etsaiaren aurka, azkenean garaile ateraz.

Baina lehiakortasunaren aldia hasi besterik ez zen egin. Posta Kutxaren sorrerak Kutxa guztiak haserretu zituen eratzen hasi zen unetik bertatik, espainiar probintzia guztietan agentziak zabaldu izatearren (1919-6-14). Banco de Bilbao izan zen 1910ean aurrezki libretak ezarri zituen lehena, eta horrek Bilboko Aurrezki Kutxa eta Eraspen Mendiaren haserrea ekarri zuen, nahiz eta Zaragozako Aurrezki Kutxa eta Eraspen Mendia Gobernaziorako Ministerioaren aurrean, ekimen bateratu bat antolatzeko adierazpena eginez, haserrea aurkeztu zuena izan. 1914an, Madrilen, egoera horrek azaldutako arazoak aztertzen hasi ziren Aurrezki Kutxen Batzarra ospatu zen. Gipuzkoako A.K.P. bertan izan zen, baina Kontseiluaren hurrengo aginduaz: "dejar a salvo la autonomía absoluta del Establecimiento, que libre de extrañas tutelas e injerencias, ha sabido y sabe cumplir como la primera de España, la finalidad eminentemente social y benéfica que motivó su creación" (Martinez, 1996: 312), zeren Aurrezki Kutxei buruzko legedi orokor baten laguntzak kutxei zegokeen autonomia murriztu egin ziezaiekeen ardura baitzegoen, urte batzuk geroago gertatuko zena bestalde.

Banketxe berriak sortzeak, bizkaitar eta madrildarren indarrak, eta hiriburu eta herririk garrantzitsuenetan agentziak sortu izanak, 1920tik aurrera lehia areagotu egin zuen. Kutxek desabantailaz aurkitzen ziren, interesak gora egin ezean, bezerorik hoberena galdu egiten zutelako, baina egiterakoan arazoak izango zituztelako, likidezia eta segurtasuna, bermez inbertitu beharrean zeudelako eta horrek inbertsio errentagarriagoak baina aldiberean arriskutsuagoak egitea eragotzi egiten zuen eta, gainera, gizarte helburuz emandako kredituak, beharrizanagatik beragatik interes gutxikoak ziren.

Banketxe Antolaketarako Legeak (1921-12-29) eta Banku-Kontseilu Gorenaren sorrerak tentsioak areagotu egin zituen. Kontseilu horrek Gobernuari kutxek zituzten onurek murriztu zitzala eskatu zion, txiroenak ez zirela uste zuten dirua kontrolatzerakoan zegozkien helburuetatik at zirelako. Kutxek "aurrezki" hitza euren jabetza bezala zutelako "aurrezki libreta" bezala definitzea gogoko ez zuten interesik goreneko eta mugarik gabeko saldodun aurrezki libretak irekitzearen aurrean haserrea azaltzen zuten. Euskal banketxeen indarra izan zen euskal-nafar kutxen batasuna bultzatu zuena, banketxeek mehatxatua, baina baldintza ekonomiko eta politiko bereziei esker zituzten onuretariko bat bera ere ez galtzeko gogotsu. Julian Elorza, Gipuzkoako Aldundiko Lehendariak, batasun hori kutxa probintzial guztiak jardunean izan aurretik mahaigaineratu zuen (19219-7-29).

Asko izan ziren espainiar kutxen arteko batzarrak eta jardunean ziren eusko-nafarrek beti ahalegindu ziren lehendabizikoekin solidarizatzen, baina euren abiapuntua zein zen eta euren autonomia zaintzeko euren interesa argi eta garbi izanez. 1917an Gasteizko Aurrezki Munizipalak nolabaiteko batasuna proposatu zuen eta, 1923an Arabako Aurrezki eta Maileguen Aurrezki Probintzialak 1924ko abuztuaren 25ean gauzatuko zen Federazio proiektu bat egin zuen. Donostiako A.K.M. urte horretako azaroan gehitu zen eta Iruñakoa 1925ean honako helburuz: "estrechar su unión, favorecerse mutuamente y estudiar los medios mejores de progreso y defensa de estas útiles Instituciones sociales" (A.K.P.aren Txostena, 1924). Bere sozietate-egoitza Gasteizko Aurrezki Kutxan ezarri zen.

1926ko apirilaren 9ko aurrezki eta kapitalizazioaren erakundeei buruzko Errege Dekretu batek kutxak haserretu egin zituen, bereziki euskal-nafarrak, Estatu-baloreetan bere baltzuetako ehuneko batzuk inbertitzeaz gain Aldundiak kanpo-ikuskatzeak jasan beharra izatean. Aldundietako eta Udaletako ordezkariak Madrilera joan ziren Aunós ministroarekin hitz egin eta araudi horretatik kanpo geldi zitezela eskatuz. Nagusitutako haserreak zirela eta, 1928. urtean, ez Banketxe Kontseilu Gorenak ez Ipar Espainiako Bankari eta Banketxeen Elkarteak ere gogoko izan ez zuten Aholku Batzordea eratu zen. Ezin ahantzi daiteke euskal banketxeak euskal-nafar kutxen zuzeneko etsaiak ziren neurri berean, hauek euren saldoen garrantziagatik lehendabizikoen lehiakiderik nagusienak zirena (31-12-1927an 409,54 milioi peseta, espainiar aurrezkiaren, 2.318,13 milioi pezeta, ia laurdena, bere baitan gainerako beste 157 kutxek, Aurrezki-Posta eta izendapen horrekin bankuak kontrolatuz).

Gobernuari Banketxeek egiten zioten presioarengan Banku-Kontseilu Gorenaren antzeko erakunde batek baino ezin aurre egin ziezaiokeena pentsatzean Euskal-Nafar Federazioak bere sorreratik gainerako kutxa guztiak suspertu zituen Espainiar Aurrezki Kutxen Konfederazio bat antolatzea proposatuz (E.A.K.K.). 1927ko martxoan etxebizitzaren arazoa aztertzeko kutxa guztiei egindako deia egin ondorengo Madrilgo batzarraz baliatuz, 1928ko azaroaren 24ko E.A.ren ondoren egi bihurtzera iritsiko zen egitasmo hori aurkeztu egin zen. Handik urte batzuk geroagora, Aurrezki Kutxen Kreditu Institutuaren sorreraren alde ekin zioten (1933), euren saldoen garrantziagatik, diru-kopuru handiz parte hartuz.

C.E.C.A. abiarazi izana, banketxe-kutxen arteko lehia eta aurrezkiari buruzko legedia, elkar lotuta daude eta euskal-nafarrak ziren kutxentzako horrek guztiak ekarri zuen ondorioa legedi nagusiaren baitan gelditzea eta aurreko Aldundien eskuduntzak aitortu ez izana izan ziren, probintziaz kanpoko kontrol eta ikuskaritzaren menpe geldituz. Legedian izaten zen aldaketa bakoitzeko, probintzia organoetatik Estatuari legeak ematen zizkion eskumenak Aldundiei ematea eskatzera zetozen kexak azaltzen ziren, Euskal-Nafar Aurrezki Kutxen Federakuntzaren bitartez egindako baterako ekimen eta laguntza izan arren, asmo zirenetan inolako arrakastarik lortu gabe. Banketxe eta kutxen arteko tentsioak Primo de Riveraren Diktaduran eta Errepublikan, garaiko Gobernuetako politika joeren arabera, batzuen edo besteen aldeko gorabeherekin mantendu ziren. Baina Guda Zibila hasterakoan jada zehaztu ziren Francoren garaipenarekin mantenduko ziren arau-sorta batzuk. Legediak garbi ezartzen zuen men egin beharko zioten erreserba eta inbertsio programak zeintzuk ziren; kanpo-inbertsioei uko egin behar izan zioten (batez ere Gipuzkoako A.K.P.ak); kreditu politikak, sortzaile ziren erakundeetara (Aldundiak eta Udalak) mugatu eta aldatu; euren eremutik at ziren giza-helburu batzuetan parte hartu, eta gizarte ekimen jakin batzuetara legeak ezarritako portzentajeak bideratu (etxebizitzen eraikuntzak 1943, 1956); Ogasun Ministerioaren kontrolpean gelditu, euren "banku eta ekonomia" jarduerekin zerikusirik zuten guztietan (1935-5-3ko Dekretua) eta Lan Ministerioarenean ere bere gizarte eta ongile jardunarekin zerikusirik zuten guztian, azkenean, Ogasun Ministerioaren menpekotasun bakarrera igaroz; eta dagokion aginteak onartu eta bateratutako interes tipoetara egokitu.

Aurka-jartze horretatik aurrera botere publiko guztiak ohartu ziren aurrezkirako erakunde horiek zuten garrantzi ekonomikoaz eta, arrazoi horregatik, gizarte arloan egin zezaketen ohiz kanpoko lana eta botere publikoak asebete ezin zituzten gizarte-beharrizanak estaltzeko funtsa horiek zeukaten interesaz ere (Martinez: 1996, 306-327 orr.). 1947-10-17ko Dekretuak eta 1948-10-26ko A.M.ak Kutxen Gizarte Lanak nondik abiatu behar zuenaren ildoa markatuta uzteko balio izan zuten. %15a Nazio mailako Gizarte Lanari zuzenduta egongo litzateke eta beste gainerako ehuneko guztitik, %85etik, %76,5a Gizarte Lan Propiora eta beste % 8,5a Gizarte Lan Askera.