Zerbitzuak

Aurrezki Kutxak Baskonian

1973ko petrolio krisialdiak Francoren heriotzak 1975ean eragiten duen krisiarekin eta trantsizio demokratikoaren lehen urratsekin bat egiten du (Espainiako Konstituzioa, 1978; Euskal Herriko Autonomia Erkidegoko Estatutua, 1979ko urria; lehendabiziko Eusko Jaurlaritza, 1980an; Ekonomia Itune berria, 1981; Foru Gobernu Nafarra). Krisialdi ekonomikoak, aurreratutako erretiroek eta langabeziaren gehikuntzak eragin zituzten industria-birmoldaketa prozesu gogor batez bukatu zen euskal siderurgian sorrarazitako krisiari gehitu zitzaion inflazioaren gorakada eragin zuen.

Demokraziaren etorrerak protagonismo ekonomikoa Aldundiei itzuli zien, eta aginte berri bat sortu zuen (Eusko Jaurlaritza, Foru Gobernu Nafarra). Horrek guztiak kutxa horientzako garrantzi berezia irudikatu zuen, probintzia agintariekin aurreko harreman instituzionalak berreskuratu eta Autonomietako Gobernu berriekin berriak ezarriz. Legegintza aldaketek erakunde horiei euren eraginpeko merkataritzari eta industriari lagundu ahal izatea ahalbidetuko die, helburu horietarako finantza baliabide garrantzitsuak eskainiz. Batez ere, INIren enpresetan eta espainiar baltzu publikoetan derrigorrezko inbertsio ehunekoak gutxitzen (1987).

Legegintzak aurrezki kutxei buruzko eskumenak Estatuaren eta Autonomia Erkidegoen artean banatzen dituen arren, azken horiek kutxa berriak sortzea edo dauden kutxen bat egite, deuseztatze edo kitatzea baimendu dezakete. Euskal lurraldeetakoei dagokienez, 1991ko azaroaren 8ko Aurrezki Kutxen euskal Legeak, Martxoaren 7ko 3/2003 Legeak aldatua, euren gobernu organoen artean ehun pertsonak osatutako Batzar Nagusia ezartzen du: 43 pertsona diru-ezarleek hautatutakoak dira, 7 sindikatuek, bakoitzak bere ordezkotza mailaren arabera; 30 udalen hautatuak, euren presentzia-baremoaren arabera; eta 20 entitate sortzaile direnek izendatutakoak.