Zerbitzuak

Aurrezki Kutxak Baskonian

Ohituretan eta gizartearen beharrizanetan diren aldaketek kutxen Gizarte-Lana aldatzen dute. 1977tik ez dute Nazio Gizarte Lanetan parte-hartzeko betebeharrik. Demokraziak Ongizatearen Estatuaren hasiera erakarri zuen, Estatua edo Autonomia Erkidegoa osasun edo hezkuntza arloetan kutxek lehenago egiten zuten lanaren ardura bereganatzera zetozenak izanez. Kutxak eurenak ziren Gizarte Lanetariko batzuk Autonomia Erkidegoetara eskualdatu zituzten, aro berriekin egokiago zetozen beste batzuei hasiera emanez.

Gauza bera gertatu zen eragiketekin. Euskadiko eta Nafarroako biztanlerik gehienak jaiotzearekin batera ezarpen sinboliko batez hartu izan zuten ohiko aurrezki-libretak jada ez zituen bere beharrizan guztiak hornitzen. "Bidai Txekeak" (1966) sortzen dira; burtsan eta baltzuetan inbertsio mota berri bat nahi zutenentzako Kutxen Konfederazioak "Aurrezki-baltzua" izenekoa hasi zuen (1968); Konfederazioko edozein Kutxatan dirua atera edo sartzea ahalbidetzen zuen "Elkartrukerako Zerbitzuak", 6000 Txartelari bidea zabaldu zion (1971), mekanizazioari, ordenagailuei eta teknologia geroago eta berrituago bati esker egin zena. XX. mendeko laurogeita hamarreko hamarkadan kontinenteko beste kutxa batzuekin elkarlanean arituz, europar kutxa automatikoen ezarpena posible izan zen.