Zerbitzuak

Aurrezki Kutxak Baskonian

Hauek beste hirietan zirenengandik nolabaiteko atzerapenarekin sortu ziren, hurrengo taulan ikus daitekeen bezala. Baten batzuk gehiago, ekimen filantropikoei esker, beste toki batzuetan izan ziren, baina Kutxa munizipalen eta probintzialen bultzadak beste batzuk sortzea mugatu eta euren etorkizuna eragotzi egin zuen. Kutxa horien artean elkarlaguntzarako beste erakunde batzuk ere bultza ziren (adibidez, Gipuzkoako A.K.Pak Azienda-Heriotzaren aurkako Elkarseguruen Sozietatea sortu zuen).

Euskal Nafar Aurrezki Kutxen sorrera urteak
Urtea Aurrezki Kutxa
1850/1856Caja de Ahorros Municipal y Monte de Piedad de Vitoria
1875Caja de Ahorros Municipal y Monte de Piedad de Pamplona
1879Caja de Ahorros Municipal y Monte de Piedad de San Sebastián
1896Caja de Ahorros Provincial de Guipúzcoa
1907Caja de Ahorros Municipal y Monte de Piedad de Bilbao
1918Caja Provincial de Ahorros y Préstamos de Álava
1921Caja de Ahorros Vizcaína
1921Caja de Ahorros de Navarra

Kutxa horien sorrera, XIX. mendean zehar gure herria suntsitu zuten gudak izanagatik, berantiarragoa izan zen arren, Kutxak abiaraztea bultzarazi zituzten inguruabarrak beste toki batzuetan izan zirenen berdintsuak dira. Prozesu paralelo baten, Euskal Herriak industrializazioa eta modernizazioa gora egiten ikusi zituen eta, aldi berean, bere biztanleriaren hainbat mailen beharrizanek ere, bestalde industrializazioak eskulana eskatzen zuen tokietan hain zuzen ere, gora egiten zutela ikusi zuen. Kontzentrazio horrek, Bilboko ibaiaren ezkerraldean erabat paradigmatikoa zena, nabarmen erakutsi zuen pertsona horien pobretasuna eta egoera hori arintzera etorriko liratekeen irtenbideak asmatzearen beharrizana, horretara egoera horrek zekartzan gizarte tentsioak saihesteko. Xumeenek aurkitzen ziren egoera ezin txarragoak guztiak zituzten ikusgarri eta ezarritako gizartearentzako horrek zekartzan arriskuak ere, berezitasunez gizarte eta ekonomia ordena zalantzan jartzen hasita eta langileak eurak antolatzen hasiak ziren une batzuetan. (Adierazpen Komunista, 1848; Lehen Nazioarteko Adierazpena, 1864) (Ikus Movimiento Obrero).