Kezka mendebaldeko mugan (1074). 1074ko urtean hasi ziren lehen kezkak eta errezeloak, eta, gero, arma-egintzak. Larako lurraldetik Gaztelako jendea hasi zen sartzen erresuman, Donemiliagara erromesaldian zihoazela ziotenak. Baina kopurua handituz zihoan, eta mugako gazteluak defendatzen zituzten kapitainak kanpotik antolatutako mugimendua zela susmatzen hasi ziren. Espioitza susmagarri gisa, atxilotzen eta espetxeratzen hasi ziren.