Udalak

Hondarribia

Lehen Fuenterrabía. Gipuzkoako hiria eta udalerria, gaur egun duen izena 1980-05-15eko ebazpenaren bidez hartu zuen (1981-05-11ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria eta 1989-04-22ko Estatuko Aldizkari Ofiziala)- Probintziaren ipar-ekialdean kokatuta, Hendaia lapurtarraren parean.

Hegoaldeko mugatik Jaizubia ubidea du. Hiria udalerriaren ekialdean dago, Bidasoa ibaiak Kantauri itsasoan duen bokalearen ondoko lautadan. Erliebe ondulatua, kotarik garaienak Jaizkibel mendian, ia osorik hondarribiarra, ditu. Hirigunearen koordenatu geografikoak 1° 53' 45" longitudea. eta 43° 21' 40" latitudea dira (Mer. M.). Iparraldean Kantauri itsasoarekin egiten du muga, hegoaldean Irun du, mendebaldean Lezo eta Pasaia eta ekialdean Hendaia. Itsasgorak ibaitik hurbil dauden zenbait ubide betetzea eragiten du. Horiez gain, aipatzekoak dira Urdanibia ibaia, Amuteko zubiak zeharkatua, eta korronte txikiak: Txurruta, Txori eta Grazia.

Ainhoa Arozamena Ayala