Lexikoa

OLINPIADA

Euskaldunak Neguko Joko Olinpikoetan. Gure inguruan eskia egiteko elurrik eta instalazio egokirik ez izan arren, jakina da Gipuzkoako eskiatzaile gehienek Aralar mendian egiten zutela eta bertan hasten zirela. Neguko kiroletan, Gipuzkoako lehen olinpikoa Silvia Del Rincón izan zen (slalom berezia zuen proba gogokoena). Munduko bi kopa jokatu ondoren, Albertvilleko neguko Joko Olinpikoetarako txartela lortu zuen; Ainhoa Ibarra Astelarra eskiatzaile bizkaitar handia ere bazegoen.Salt Lake

Cityko Jokoetan, gizonezkoen bi ordezkari izan ziren: Iker Fernández (snowboard) eta Haritz Zunzunegi (iraupen-eskiaren modalitatea). Ikerrek ezin izan zuen half pipe modalitatean postu ona lortu.

Antton ANASAGASTI
ARANA, Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzietan lizentziatua