Lexikoa

OLINPIADA

Hurrengo JJOOen egoitzak. Berriro ere, Atenasen egoitza izango dira 2004an egingo diren hurrengo jokoak, han egin baitziren 1896an aro modernoko lehen Joko Olinpikoak. Eta 2008ko Joko Olinpikoak Pekinen izango dira, 12 milioi biztanleko hiri txinatar handian. Erabaki historikoa da, Asiako herrialde handiak Olinpiadak antolatuko dituen lehen aldia baita, eta herrialde komunista batek antolatzen duen bigarrena, Moskuk 1980an egin baitzituen, Sobietar Batasuneko hiriburua zenean.

Antton ANASAGASTI
ARANA, Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzietan lizentziatua