Kontzeptua

Arartekoa

Jakin dakigunez, Arartekoa Euskal Legebiltzarreko goi komisionatua da herritarren oinarrizko eskubideen defentsarako. Euskal Legebiltzarrak aukeratzen eta izendatzen du, eta bere kasuan, kargutik kentzen ere. Era berean, ombudsman-a organo autonomo bat da, soilik Legera eta Parlamentuaren jarraibidetara meneratua. AESAL-ak xedatzen du, honen inguruan, "Arartekoak Parlamentuarekin izango ditu harremanak azken honek zehatz dezan forman" (1.4 artikulua), "Parlamentuak Arartekoari ematen dizkion jarraibideak" testuinguru honetan, harreman honetara mugatuta ulertu behar ditugularik, inoiz ez euskal ombudsman-a bere jarduera zehatzean euskal Legebiltzarrarera meneratuta dagoela bezala. Edozein kasutan, Euskal Legebiltzarreko Erregelamendura bialketa zuzena da, honek kontua bere V Tituluko lehenengo kapituluan arautzen duelarik. Honek Parlamentuko organoen eta euskal ombudsman-aren arteko harremanak Ganbarako presidentetzaren bitartez emango direla xedatzen du, eta orohar, Legebiltzarraren osoko bilkuraren aurrean edo batzorde berezi baten aurrean izapidetu behar diren kontuak salbuetsita, Giza Eskubideen eta Herritar Eskaeren Batzordearen testuinguruan garatuko direla (204 artikulua). Parlamentuko Batzorde honek edo beste edozeinek edozein mementutan Arartekoaren agerpena eska dezake (AESAL-en 35 eta Euskal Legebiltzarreko Erregelamenduaren 209 artikuluak). Era berean, Arartekoak berak Batzorde hauetako batean bere parte hartzea eska dezake eta Arartekoak ikerketa bat Parlamentari baten edo Batzorde baten eskariz burutu badu, berau bere emaitzez informatu beharko du, bere ez parte hartzea justifikatu dezaketen kariak motibatu beharko dituelarik.

Euskadiko Legebiltzarrari dagokionez Arartekoaren autonomiaren erakusgarri, behin azken hau izendatuta, bere jarduera ez da eteten Parlamentua biltzen ez denean, disolbatzen denean edo bere agintaldia bukatzean.

Euskal Parlamentuaren goi komisionatua den heinean, Arartekoak bere jardueren kontu eman behar dio urtero hari txosten baten bidez. AESAL-k oroitza-txosten honetan Arartekoak ondokoak jasotzea galdatzen du: (1) Euskadin herritarren eskubideen babespen egoeraren balorazio orokor bat, (2) egindako ikerketa kopuru eta moten zerrendaketa, (3) arbuiatutako kexen eta horretarako karien zerrendaketa, (4) bere ikerketen emaitza, kontrolatutako organoei zuzendutako gomendio edo ebazpenak eta Administrazio Publikoen funtzionamendu hobea bermatzeko eman, aldatu edo derogatu behar diren lege edo lege-manuak zehaztuz, eta (5) interesa dutela uste duen gainerako beste datu guztiak.

Txosten hau urteko lehenengo hiruhilabetekoan aurkeztu behar da, Arartekoak berak ahoz Parlamentuaren Osoko Bilkuran aurkeztu behar duelarik. Arartekoaren aurkezpenari talde parlamentario guztien parte hartzeak jarraituko dio, "posizioak zehazteko helburuarekin, txostenaren aurkezpena dela eta ebazpen proposamenak aurkeztu ezin daitezkelarik, erregelamendu ekimen arrunten kalterik gabe" (Euskal Legebiltzarraren Erregelamenduaren 207 artikulua).

Arartekoak Legebiltzar autonomikora aurkezten duen Urteko Txostenaren garrantzia azpimarratzea garrantzitsua da. Behin euskal ombudsman-a izendatua, bi erankundeen arteko harremanaren mementurik garrantzitsuena da.

Urteko txostenaz gain, Arartekoak egoki deritzonean, bereziki egitateen larritasunak edo premiak aholkatzen dutenean, bere ekimenez, Parlamentuaren aurrean ez-ohiko txosten bat aurkez dezake. Esaterako, 2009 urtean, zenbait txosten aurkez ditu, hala nola: "Euskadin transgenero eta transexualak diren pertsonen egoera", "Adingutxikoei balioen transmisioa", eta "Euskadin terrorismo biktimei atentzio instituzionala".

Bai beharrezko urteko txostena, bai ez-ohikoak, Parlamentuko Aldizkari Ofizialean publikatzen dira.

Ohiko eta ez-ohiko txosten hauen testuinguruan, eta orohar, Arartekoaren jardueraren inguruan, garrantzitsua da berriz gogoratzea Arartekoak berez ez daukala aginterik, bere botere nagusia Parlamentuaren Administrazio Publikoaren gaineko kontrola sustatzea izanik.

Euskal Legebiltzarraren eta bere herriaren defendatzailearen arteko harremanaren azterketa amaitzeko, beharrezkoa da esatea azkena ekonomikoki lehenengoaren menpekoa dela. Arartekoak urtero bere aurrekontuaren aurreproiektua egiten du, berau Parlamentuko aurrekontuaren proiektua arautzen duten arauekin bat izapidetuz, bere hornidura ekonomikoa Parlamentuaren Aurrekontuaren sail bat izanik. Aurrekontu hau erakundeak autonomiaz kudeatzen du, nahiz eta gastuak baimentzeko Parlamentuaren eraentza berdinera meneratuta egon.