Kontzeptua

Farmaziaren historia

1894ean Iruñean onartu zen Euskal Herriko Mediku-Botikarien Elkargoaren arautegia nahiz eta ziurrenik elkartzea sortzea asmoa 1891ean sortu. Urte gutxi geroago, 1898ean, medikuntza eta botikagintzan jarduteko elkargo partaidea izatearen derrigorrezkoa. Beraz data hau funtsezkoa da eta elkargo guztien abiapuntu amankomuna. Dena den, 1904ean Osasun Instrukzio Orokorra zeinetan esaten den elkargoan izena ematea norberaren borondatezkoa zela eta 1917earte ez zen berriro nahitaezkoa izan elkargoko partaidea izatea.

Elkargo guztien helburua izena eman duten botikari profesionalen interesak ordezkatzea eta defendatzea da gizartearen interesa eta beharrekin bat egiten duten heinean.

Horren adibide, Osasun Administrazioarekin izenpetutako itunak, IHESari aurrea hartzeko Egitasmoa, metadonaz tratatzeko programa edo sendabideen behar bezalako erabilera bultzatzekoa, besteak beste. Eriei bideratutako gaixotasunen prebentzioari edo sendagaien erabilerari buruzko informazio eta prestakuntza ekitaldiak antolatzen dira.

Bere ibilbidearen zehar eskainitako zerbitzuez, aipagarriak dira sendagaien  informazio zentroak abian jartzea, edo elkargoko laborategiak, irakaskuntza, lanbide eta ikerketa helburuekin sortuak edo eta farmazia ikuskariekin egindako elkar lana.

Botikarien lanaren aniztasunaren isla bezala, urteen poderioz  elkargoen agintaritza batzordetan  aholkulari berriak atxiki dira, farmazia ikuskariaz, udalekutakoez, analistez, industriaz, biltegi/banaketaz, optika eta entzumenaz, farmazia laborategiez (5), laguntzailez, ordezko eta denda arduradunez, lehen mailako arretaz eta beste hainbat lanez arduratuko direnak.

Autonomia mailan, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako Elkargoak EAEko Botikarien Kontseiluako partaideak dira, 2003ean sortua, eta zeinen buruzagitza bi urtetakoa da. Estatu mailan, elkargo guztiak batera Botikarien Kontseilu Nagusi Ofiziala osatzen dute.