Kontzeptua

Farmaziaren historia

Farmazia produktuen banaketak aldaketa asko jasan ditu farmazia banaketa enpresak sortu zirenetik. Hauek berehala ezarri baino lehen, drogen banaketa merkatari, droga-saltzaile, espezia-salerosle eta abarren eskuetan zegoen orobat jendeari saltzen zizkietenak ere zirenak.

Droga-saltzaileen menpe egon gabe, sendagaien banaketa ziurtatuko zuten farmazia elkarteak sortzeko lehen saiakerak, XIX. mendeko hasieran gertatu ziren.

1902ean eratu zen Union Farmacéutica Guipuzcoana (UFG) izan zen farmazia banaketarako lehen elkartea, Gipuzkoako Farmazia Elkargoa sortu eta gutxitara. Helburua “debería fundarse con capital de los farmacéuticos y que debería surtir a todas las farmacias de Guipuzkoa(13) drogeria bat finkatzea zen. Baita ere 1902an sortu zen, handik gutxira ezabatu zen Unión Farmacéutica de Aragón y Navarra.

1957ean sortu zen farmazia produktuen handizkako bigarren enpresa sortu zen, Cooperativa Farmacéutica Guipuzcoana (GUIFARCO). 1949ean sortu zen Cooperativa Farmcéutica Navarra (NAFARCO).

Bizkaian, lehenagotik saiakeraren bat egin bazen ere, “Centro Farmacéutico Vizcaino (CFV)” sormen agiria 1909ean izenpetu zen. Bizkaitik beste eremuetara hedau zen 1950ean Unifar (Unión de Centros Farmacéuticos) izena hartu zuen. 1986ean COFARES taldean sartu zen.

Araban, 1946ean 7 botikari batu ziren banaketa biltegi bat eratu zuten Colegiados Farmacéuticos Alaveses (COFASA).

1949ean Cooperativa Farmacéutica Vascongada (Vascofar) sortu zen, zeinen jabegoa eta kudeaketa Bizkaia eta Araban kokatutako farmazia laborategien (5) jabeen eskuetan dago soilik.

Betidanik Elkargo eta banaketa gunen arteko arteko elkarlana estua izan da, egitasmoak elkarrekin garatzeko. Horren adibide, aipatu daiteke UFG, CFV eta COFASAk hainbat lokal utzi izanak bere elkargoek denboraldi batez kokatzeko.

2010ean lehen izendatutako UFG, GIFARCO, VASCOFAR, NAFARCO edo COFARES gain lurraldean lanean jarduten dute Centro Framacéutico del Norte (CENFARTE) eta Alliance Healthecare, azken hau farmaziarekin zer ikusirik ez duen kapitaleko elkartea izanik. XXI. mendean banaketak erronka berriak ditu, adibide banaketa marjinen murrizketa, trazabilitate sistema baten ezarpena, farmazia laborategi enpresatatik zuzenean saltzea edo banaketa enpresen kopurua urritzea.