Kontzeptua

Farmaziaren historia

1898ean egin zen Arabako Botikarien Elkargoaren lehen bilera, Constante Corti y Viñas jaunaren buruzagitzaren. Bere helburuak, lanbide intrusismoari aurre egitea, beren bidezko interesak eta legeak onartutako eskumenak defendatzeko botikarien arteko maila harremanak sendotzea, eta guztiei bere zereginak lanari dagokion duintasun eta moralaz bete arazteko ahalmena izatea, ziren.

Lehendabiziko urtean probintziako botikari guztiak (34) izena eman zuten. Nahiz eta lehen urteetan  elkargokide kopuruak behera egiten duen, 1904ean gorakada hasten da, 1960ean 56 izanik kideak. Ordutik aurrera izena ematen dutenen kopurua handiagoa da, 276 arte 199ean eta 415 2009ean (96 gizon eta 319 emakume). Kontuan hartzeko gorakada honen zergatien artean hazkunde demografikoa, gazteak unibertsitateko ikasketetara sarbide orokorra eta, 80. hamarkadatik aurrera, Farmazia Fakultatearen jardunaren hasiera. 2009 urtean arabar lurraldetan 106 farmazia zeuden, 10 urte lehenago baino 12 gehiago (94, 1999ean).

Egungo Estatutuak 2001ean onartuak izan ziren Justizia, Lana eta Gizarte Segurantzako Sailburuaren Aginduz.