Kontzeptua

Farmaziaren historia

Eritegiko farmazia lanaren bilakaeraren ereduaren isla lez, aipatu daiteke Bizkaiko zaharrena, “Santo Hospital  Civil de los Santos Juanes”. XV. mendetik botikaria zeukan, bere zaintzapean bertan jasotako erien sendagaiak, baino baita ere behar zituzten beste batzuen eskuragarri. XVIII. mendean botikariari eskatzen zitzaion ospitalean bizitzea, inbentarioa eguneratua mantentzea eta erregistro-liburuaren ardura izatea. Medikua edo zirujauarekin joan behar zuen eguneroko erien bisitara bakoitzari eman behar zizkion sendagaien oharra hartzeko. Prestatu eta  etiketa jarri behar zien zein eriri zegokion bakoitza eta nola erabili behar ziren jakiteko. Ospitalea 1908ean Atxuritik Basurtora aldatu zuten eta 1912ean eritegiko botikarientzako baldintza berriak finkatu ziren. Bertan bizitzera behartuta jarraitzen zuen. Sendagaiak, gazak eta kotoiak medikuak lehenagotik eskauta zerbitzatzen zirela kontrolatzeaz arduratu behar zen, baita ere elikagaien eta edarien analisia egin behar zuen eta desinfekzioak eta esterilizazioak. Behartuta zegoen laborategiko (5) berrezartze gaien zerrenda aurkezta, eskariena, ekoiztutako produktuena eta gastuena, hala nola urteko txostena ere.

Eritegi-farmazien lehen arautzea 1962ean egin zen, eritegien arau erregulatzaile Legearekin,  200 ohe baino gehiago zituzten ospitaleei farmazia zerbitzua ezartzeko aukera ematen ziena. 1967ean aratu zen establezimendu hauetan sendagaiak ematea arautu zen. Hamar urte geroago, eritegietako farmazia zerbitzuak arautzen zituen aginduak, hauek sendagaiak  bertan jasota zeuden pertsonei soilik eman zezaketela ezartzen zuen.

1983ean Osakidetza- Servicio Vasco de Salud sortu zen eta 1988ean osasun zerbitzuak Osakidetzan batzea eta osasun laguntza unibertsalizatu zen. Osasunbidea-Servicio Navarro de Salud 1990ean sortu zen. 1992ean euskal eritegietan farmazia zerbitzuak arautzen dekretua argitaratu zen eta 100 ohe baino gehiago zituzten lekuetan farmazia zerbitzuak ezartzea finkatu zen eta sendagai biltokia gutxiago zituztenetan. Nafarroan irizpide bera mantendu zen 200ko Farmazia Arreta Legean.

Eritegietako Farmazia Euskal Elkartea 1990ean sortu zen Jose Miguel Rodriguez Sasiain jauna zelarik lehen lehendakaria.

Eritegi-arretaz gain , Osakidetzak 1994ean  lehen mailako arreta zerbitzuan sartu zituen botikariak eta 1996ean sortu ziren lehen mailako Osasun Eskualdeko Farmazia Batzordeak, zeinetan Eskualde bakoitzeko erkidego-farmazien izenean botikari  batek parte hartzen duen. Nafarroan, 2000ko Legearen bidez arautu ziren lehen mailako arretako farmazia zerbitzuak.