Kontzeptua

Farmaziaren historia

Espainian farmazia titulu ofizialak XIX. mendean finkatu ziren. Lehenagotik ez zegoen eta beraiek erabakitzen zuten ikastunak zenbateko egonaldia egin behar zuen lanaren giltzarriak irakatsiko zion ondo kokatutako profesional batekin.

Errenazimendu garaian Unibertsitateetan Corpus Hippocraticum tratatuetan oinarritutako  medikuntza ikasketak ematen ziren, zegozkion Galenoren gehigarriekin eta onentzat hartutako egile arabiarren testuekin. Idatzi batzuk gerora farmazia deituko zenetik medikuntzatik baino gertuago zeuden. Praktikan, Medikuntza Fakultateetako zenbait ezinbesteko lan egokiagoak ziren botikarientzat medikuentzat baino.

Felipe IV.ak  XVII. mendean farmazia zientzia  artea bezala aitortu zuen, medikuntzaren parekoa. Hala ere, XVIII hasieran botikariek, azterketa egin ondoren Protomedicato  epaimahaiak ematen zuen (11) maisu titulua besterik ez zuten. Mende horren amaiera arte ez zen ezarri lehendabiziko  ikasketa programaz hartu dezakeguna.

1800ean Farmazia Fakultateko Goi Mailako Aginte Errege Batzordearen Arauak  onartu ziren, zeinetan lanbide honetan aritzeko titulu ofizialak eskatzearen gogoeta egiten zen. Ordutik aurrera, betiko botikariek desagertzear zegoen taldetzat jo ziren eta Farmazian Lizentziatuak eta Doktoratuak izango ziren farmazia lanez arduratu zirenak. Jarduteko beharrezkoak ziren Arteko batxilergoa eta bi ikasturte teorikoak kimikako batxiler titulua lortuz. Bi urteko praktika eta azterketa baten ondoren lortzen zen farmazia lizentziadun titulua. Ikasketa goien mailako gradua lortzeko, Kimikan doktorea, latinez jardun behar zen farmaziarekin lotura zuen gai batez.

1804ean Farmazia Batxiler titulua arautzen zuten Farmazia Ordenantza berriak aldarrikatu ziren. Zerbait geroxeago, 1815ean, Bartzelona, Sevilla eta Santiago de Compostelako Farmazia Eskolak sortu ziren.

Nafarroan1828an Nafarroako Gorteak sortutako Medikuntza, Zirujia eta Farmaziako Errege Elkargoak jardun zuen. 1829ko maiatzean egin ziren lehen azterketak. Frogak gainditzeko, medikuek eta botikariek egindako galderez osatutako azterketa bat gainditu ondoren, bozketa egiten zen eta gainditu zuenak “que en el despacho de medicinas de buena calidad se arreglará a las dosis prescritas por los médicos y cirujanos y en cuanto al cobre de ellas , al Arancel, o tarifa establecida por la ley” (14). Azterketa gainditzeko laborategian bi eragiketa egin behar zituen. Errege Elkargoak izatea gorabeheratsua izan zen eta 1840ean lana utzi zuen.

1845ean Farmazia Unibertsitateetako Fakultate Nagusietan sartu zuten, Madril eta Bartzelonako eskolak fakultate bihurtu zirenean. Geroago Granada (1850) eta Santiagoko (1857) fakultateak sortu ziren. Oinarrizko bigarren hezkuntzako 5 urte igaro behar ziren, gero sakontzeko bigarren hezkuntza, zientzia arloan eta lau urteko Farmazia lizentziatura.

1944ean ikasketan 6 urtera hedatu ziren eta 1965ean berri ikasketa planak aldatu ziren 5 urtetara laburtuz. 1970ko Hezkuntza Lege Orokorrak unibertsitateko ikasketak 3 ziklotan banatu zituen eta legearen garapenean ikasketa plan berriak sortu ziren 1973ean. 1983ean hasitako Goi mailako ikasketen berrikuntzaren ondorioz, 1990ean Farmazian Lizentziatura lortzeko berezko ikasketen Ildo Nagusiak onartu ziren.

2010. urtetik, unibertsitate guztietan Farmazia Gradu berrien ikasketak ematen hasi dira, Europar Esparruko Goi Mailako Ikasketei egokitua, unibertsitateko ikasketen egokitzapena eta antolakuntza berritzea suposatu duena, baita ere unibertsitatean irakasteko metodologiena. Aginduzko esparrua 2001ko Unibertsitateko Arautegi legeak zehazten du, 2007ean aldatua.

Euskal Herriko lurretan ezinezkoa zen farmazia ikastea 1964ra arte, Nafarroako unibertsitateko farmazia fakultatea jarduera hasi zenean, 40 ikasleekin. Espainia osoan bosgarrena zen eta XX. mendean sortzen zen lehendabizikoa. 80. hamarkadaren amaiera arte ezinezkoa zen farmazia lizentziatura ikastea unibertsitate publikoan. Euskal Herriko Unibertsitateko farmazia fakultatea 1988ean jarri zen martxan, antzinako Arabako Eskola Unibertsitarioan. 1994ean erakuntza hori utzi zuen egungora joateko gainontzeko eskola eta fakultateen ondoan.