Kontzeptua

Farmaziaren historia

Euskal historiari dagokionez, lehen aipatzeak ikerketa etnologikoen eta antropologikoei lotuta daude. Hasierako gizarteetan sendabideak aztikeria, sineskeria eta erlijioari lotuta zeuden. Naturaz gaindiko prozesu edo aidekoei aurre egiteko erritualak zeuden edota infernuko etsaiak kanporatzeko. Begizkoaz  babestuta egoteko aurre neurriak hartzen ziren kuttunak adibide, kutunak barruan zenbait elementu berezi zituzten zorrotxoak edo erlijio ofizialeko apaizak bedeinkatutako eskapularioak ziren.

XVII- XVIII mende arte farmaziari buruzko ikuspegia ez zen aldatu, botanika eta historia naturalari buruzko interesa gailentzearekin batera. Hori euskal-nafar farmazian ere islatzen da eta XVII. mende arte igaro behar da gure historiako botikari garrantzitsueneko batekin topo egiteko. Miguel Martinez de Leache (1615-1673) Sadaban (Zaragoza) jaio zen baino mutikotan Tuterara joan zen bizitzera. Nabarmentzeko  da bere bigarren lana Botika eztabaidak zeinetan azaltzen diren Mesueren adeluak eta aukeraketak azaltzen diren (1650) (6) mende bat beranduago botikarien azterketarako erabiltzen zena. 1652an Mesueren arauei buruzko farmaziako hitzaldia (7) argitaratu zen eta 1662ean Bere lanean jakituna izateko botikari batek bete behar dituen baldintzei buruzko tratatua (8). Azken hau deontologia liburu bat da zeinetan aipatzen duen latina jakitea eta ikastearen premia, ez dela harroa izan behar ezta hantuste joerarik, zoriko jokoetatik ihes egin, gonbitetatik  eta neurririk gabe ardoa edatea saihestu . Helarazten ditu baita ere irudipenak botikak gaizki erabiltzeari buruz, azaltzen du botikariek ez dituztela sendagaiak eman behar errezeta barik eta ez direla botikak ordezkatu behar medikuaren aholkurik gabe.

XVIII. mendean  interes farmazeutikoa  duten zenbait tratatu  argitaratu ziren. 1729ean Pedro de Viñabururen Galenoren kimikako liburuxka farmazeutikoa (9)  botikari ikasleei zuzendua. 1752ean Madrilen euskal jatorria zuten Jose Zabaleta botikariaren argitaratu zen Kardamomoa eta bere motei buruzko mintzaldi botanikoa eta zein den medikuntzan erabili behar duguna liburua (10). Urte batzuk geroago Xavier Ariza eta Saez de Langarica arabarraren hainbat lan argitaratu ziren. Bere sorlekutik urrun lan egin zuten zenbait botikarik hala nola Pedro Gregorio Echeandia, baita Juan Jose Tafalla Navasques. Lehenak Aragoi inguruko landarez  lehen ikerketa egin zuen, deskripzioa ezik bere sendagai erabilera era industria aplikazioak ere sartzen dituelarik. Juan Jose Tafalla naturalista ospetsua izan zen Amerikan landa eta belar jasotze lan garrantzitsua egin zuena. Gaur egun zenbait landare mota bere abizenaz deitzen dira.

Botikarien lanari dagokionez, XVIII. mendean hainbat arazo gertatu ziren farmazia aztertze eskumenekin zer ikusia dutenak. Horren eredu da Calahorrako gotzaindegiko botika ikuskatzaile eta Arabako Ahaldun Nagusiaren arteko hika-mika, azken honek ez baitzuen baimendu bestearen etorrera zeren uste zuen berari tokatzen zitzaiola ikuskatzaileak izendatzea Arabak zituen eskumenen arabera. Protomedicato (11) epaimahiak ikuskatzailearen alde gin zuen. Denbora franko igaro ondoren alde bateko eta besteko ihardespenekin, 1819ean Fernando VII erregeak Arabari eman zion ikuskatzaileak izendatzeko grazia.

XIX. mendean arautu zen lanbidearen jarduera. Donostian farmazia bat (gaur egun ulertzen dugun eran) irekitzeko lehen baimena 1864. urtekoa da. 1874ean 18500 biztanleko Bilbon 9 botikari zeuden. Mende horretan jaiotako botikarien artean Telesforo Aranzadi (1860-1945) nabarmendu behar da. Madrilen trebatu zen farmazia kontuetan eta bertan lortu zuen doktoretza 1882ean. 1889ean Natur Zientzietan doktoretza lortu zuen. Euskal antropologia garatzen gehien lagundu zutenen arteko antropologoa, etnologoa eta naturalista izan zen.

Aranzadi, Bizkaian farmazia-atzeko hitz-aspertuetako partaidea izan zen. Literaturaz, politikaz edo zientziez jarduten zen hitz-aspertu horietan. Bilboko Ramiro Pinedoren botika-ostetik Aranzadi bera ezik, Areilza doktorea, Miguel Unamuno eta Pedro Mourluane Michelena ere igaro ziren besteak beste. Baita ere entzutetsuak ziren Plentziako Aramburu botikakoak edo eta Manuel Uncetarenakoak.

XX. mendearen hasierako arazo larrienak zera ziren,   lehen sendagai industrialen merkaturatzea egokia, drogerien intrusismoa botiken salmentan, farmazia militarrak, sendagaien tarifa jartzea, derrigorrezko elkartean izena eman beharra, botika laborategien (5) mugatzea, botikak zabalik egoteko ordutegia, udaletako ongintzako zerbitzuekin adostasunak lortzea, landa farmaziak, probintzia bakoitzeko farmazia ikuskariak sortzea, farmazia laborategien arautzea eta ikasketa planen aldaketa.

Botikariek era desberdinetan jarduten zuten bere lanetan. Adibide gisara, Gipuzkoan honela sailkatuta zeuden: I- Barruti itxia, zeinetan izendatutako medien errezetak doa ematen ziren, lehenagotik udalak ordaindutako diruaren truke, xehekako salmenta soilik kobratuz; II- Barruti irekia, zeinetan udalak jarritako diru sariren truke behartsuen eta ongintzako errezetak doa ematen zituzten. Gainontzekoa bizilagunei hobekiena iruditzen zitzaien eran doitzen zen; III Berdintza zerbitzua, zeinetan familiekin adosten zen hauek urtero ordainduko zuten diru kopurua Petitorio(12) liburuxkan aipatzen diren botikez; IV Askeak, zeinetan botikak saltzen ziren tarifa baino beste mugarik gabe.

Gerra Zibila eta gerraondoa herrialde osoko garapenean garrantzizko aldakuntza izan ziren. Gerragatik elkarteen jarduerak mantsotu edo geldiarazi zituen. Agintaritzaren eskaeraz, armada botikako eta sendatzeko (bereziki kotoia) produktu gehienen jabe egin zen, horrek urteetan luzatu zen eskasia eragin zuen. Botikariak bere gain hartu zuten gerra ostean murriztutako zenbait produktuen banaketa, hala nola oliba olioa. Urte latz haietan lanbide aukera berriak bilatu zituzten, botikaria sendagai banatzaile soil bat zerbait gehiago izan zedin.

1944 indarrean jarri zen Derrigorrezko Eritasun Segurua eta osasun zerbitzuen ikuskaritza arauak finkatu ziren Botikarien Ikuskariak sortuz. Seguruko errezeta guztiak ematera behar zieten itunen bidez farmazia laguntza zerbitua arautu zen. Baita ere ezarri zen nola egin behar ziren banaketa, salneurriak, deskontuak eta fakturen kitatzea.

60 eta 70ko hamarkadetan kezka nagusiena lanbide mozkin tarte mailakatuak izan ziren. Garrantzizko aldaketa errezeten mekanizazioa izan zen, prozesua informatizatuz lortutako datuak erabiliz farmazia politikak ezartzea zuen helburu.

Trantsizio politiko urtetan Autonomia Estatutuek sektorean izan zezaketen garrantzia eztabaidatzen zen. Horrela, EAEko Autonomia Estatutuak, farmazia antolakuntza eskumen esklusiban aitortzen zuen. Era berean Nafarroako Foru Itzultze eta Hobekuntza Lege Organikoak botika denden legedia betetzea Nafarroari zegokiola finkatzen zen.

Garai berriekin bat egiteko, ahalegin  nagusienak botikariek gizartearen zerbitzura dauden profesional gisara duten zeregina bultzatzen zentratu ziren. 90. hamarkadan farmazia arreta ideia sortu zen, botikariek  erien helburu terapeutikoan parte hartze handiagoa esan nahi zuena.

XXI. mendeko lehen hamarkadan, botikariek jasan dituzten arazoen artean zenbait sendagaien hornidura eskasa edo botika gastuak gutxitzeko hartutako neurriak ditugu, apurka- apurka botikarien mozkina urritu dutenak.

2011tik aurrera aldaketak nabaritzen hasi dira, ez soilik tokiko mailan baizik eta europar botikagintzan orokorrean. Farmaziek, informazio teknologiekin eta jarrera demografikoekin zerikusia  duten  berrikuntzen menpe daude. Gizartearen joera berriei egokitzen diren jarrera dinamikoak mantentzen eskatzen zaie XXI. mendeko farmaziei, sendagaien erabilera arrazionala bultzatzea eta botika gastua kontrolatzeko ezartzen ari diren atalei aurre egitea.