Kontzeptua

Farmaziaren historia

Gipuzkoan, Elkargoko Agindu Batzordea 1898ean eratu zen. Lehen Batzar Orokorra 1900ean egin zen, 58 izanik elkargokideak. Lehen lehendakaria Ramon Usabiaga Legarza izan zen. Diru sarrerak elkargokide bakoitzak hilabeteko pezeta bat ordainduz finkatu ziren.

1899ean ezarritako farmazia kopurua 64koa zen eta poliki-poliki gehituz joan dira: 74, 1922ean; 101, 1937ean; 138, 1960ean; 181, 1970ean; 246, 1980ean; 279, 2000ean eta 281, 2009ean. Elkargokide kopuruari dagokionez, 67 ziren 190ean; 90, 1922ean; 113, 1937ean; 173, 1960ean; 230, 1970ean; 357, 1980ean; 735, 2000ean eta 899, 2009ean (180 gizon eta 709 emakume).

Egungo Estatutuak 2011ean onartu ziren Justizia, Lana eta Gizarte Segurantza Sailburuaren Aginduz.