Kontzeptua

Farmaziaren historia

Mende bat baino gehiago da euskal-nafar lurretan sendagai eta farmazia-produktuak garatzeko farmazia laborategiak badaudela. XX. mendearen lehen laurdenean Bizkaian hainbat enpresa sortu ziren hala-nola “Laboratorios Químico-Farmacéuticos del Doctor Arítegui” (1901) eta Faes Farma (1933). 1937ean 14 farmazia laborategiak zeuden eta 27, 1948an. Nafarroan Cinfa farmazia laborategia 1969ean sortu zen.

80-90. hamarkadetatik, teknologia eremuen garapenak teknologia eta enpresa esparruan  sustatze eta berrikuntza bultzatu ditu, baita farmazia alorrean. Zientzia-teknologia izaera duten enpresa berriak sortu dira sendagaien garapena sustatzeko edo I+G farmazia eta medikuntzarekin lotutako arloetan.

Farmazia ikerketarako beste erreferentzia gunea unibertsitatea. Nafarroan, medikuntza, zientzia eta farmazia fakultateak Nafarroko Unibertsitateko Klinikarekin batera 2004ean “Centro de Investigación Médica Aplicada (CIMA)” sortu zuten. CIMA ikerketa erabilera klinikora hurbiltzen du eta eta farmazia eta bioteknologia industriarekin elkarlanean ari da gaitzen diagnosia eta sendabiderako produktuak garatzeko. EHUk bere hiru kanpusetan osasun zientzietan aritzen diren ikerketa taldeak ditu. Araban, farmazia fakultateak egindako lanez gain, 2009ean Luzio Lascaray ikergunea (15) deitzen den gunea zabaldu zen zeinetan zientzia eta teknologia ikerketa zerbitzuak kokatu diren, besteak beste farmazia fakultateari lotutakoak.