Kontzeptua

Farmaziaren historia

1898ean eratu zen Bizkaiko botikarien elkargoa, Diego Espada y Fonseca izanik aukeratua lehen lehendakari. Ordainsari orokorrak 5 pezeta sartzeko eta urteko 15 pezetetan finkatu ziren. Sortu eta urte betera jada 91 ziren izena emanak. Hasieratik Bilboko Medikuntza Zientzien Akademiaren babesa eta laguntza izan zituen, zienekin urteetan egoitza partekatu zuen, eta zeinaren lehendakari izatera iritxi zen Diego Espada jauna bera.

Bizkaia da farmazia eta elkargo kide kopuru handiena duen lurraldea. 1881ean 40 farmazia zeuden, 95ean 95; 114, 1931ean eta ia aldiz gehiago (405) 1991ean. 1999ean 422 ziren farmaziak eta 1185 elkargokide, eta 10 urte beranduago 432 farmazia eta 1589 elkargo kide (316 gizon eta 1273 emakume).

Egungo Estatutuak 2008ean onartu ziren Justizia, Lana eta Gizarte Segurantza Sailburuaren Aginduz.