Defentsa sistema (1179). 1179ko bakearen ondorioz, Antso Jakitunak aurreikusi zuen lurren lagapena erresumaren erabateko menderakuntza lortzeko lehen urratsa zela. Ohartzen da, beraz, arriskua mendebaldeko mugatik datorrela, Aragoiko ekialdetik baino gehiago. Eta harrezkero sistema gotortua sortu zuen, zeinaren lehen lerroa Ortueta - Gasteiz mendebaldean Portilla gotorlekua, Zadorra ibaia, Argantzon gotorlekua, Zaitegi eta Urkiola eta Anbotoko harkaitzak, zeinen atzean Aitzorrotzeko gaztelua jarri baitzuen Leintz bailaran, eta azken lerro bat Biasteri mendilerroaren gainean. Gotorleku berriak erresumako jenderik onenari eman zitzaizkion.