Murtziako erresumari buruzko jardunaldia (1162). Moretek aipatzen dituen bi agirik egiaztatzen dute Murtziako jardunaldia. Garai hartan errege mairu guztiek Miramolin Jusufen beldurrez obeditzen zuten, Murtzia eta Valentziako errege Lope «El Lobo»k izan ezik. Honek, Jusufek bortizki eraso ziolarik, errege kristauen laguntzara jo behar izan zuen. Baina hauen artean Antso Jakituna bakarrik zegoen deiari erantzuteko moduan. Ez dakigu nola konpondu ziren gauzak, baina Pedro Ruiz de Azagra, Lizarrako jauna, Albarracin jaurerrian aurkitu zuten, Murtziako eta Valentziako domeinuen mugan bertan.