Monarkia eta noblezia

Antso VI.a Gartzea (1996ko bertsioa)

Zangozako San Adriango Ituna (1168). 1168an, Antso Jakitunak eta Alfontso II.a Aragoikoak hitzarmen bat sinatu zuten Zangozako San Adrianen, Murtziako Lope erregearen lurretan okupatutako lurrei buruzkoa. Albarrazinen Pedro Ruiz de Azagra nafarra zegoen, Lope erregearekin batera. Honek kristau soldaduak ordaintzen zituen eta toki batzuetan kristau koloniak ezartzen uzten zuen. Murtziako errege horrek Azagrako jaunari laga zion Albarrazineko Andre Mariaren eliza, eta batez ere iruindarrez osatutako kolonia bat ezartzea baimendu zuen. Oso harrigarria litzateke euskaraz hitz egiten entzutea mairuen mugarik ez zuten erresumako hain leku aldenduetan. Nafarroako eta Aragoiko erregeen ituna 1168ko abenduaren 19an sinatu zuten.