Kontzeptua

Agerpenak Baskonian

Ohiko kontakizunean esaten denez, irudiak landan agertzen dira: "agertu" egiten direla esaten da, baina ez da zehazten agerpenak ote diren ala aurkikuntza hutsak diren. Agerpen modura sailkatzen ditugu aurkikuntza halabeharrezkoa ez dela erakusteko mirarizko ikurren bat aipatzen duten aurkintzazko kontakizunak, esate baterako, argiak, animaliak edo gauez gertatzen den eraikuntzazko materialen leku-aldaketa mirarizkoa. Eraikuntzazko materialen leku-aldatzeekin lotutako elezaharrak batez ere kantauri mendikatearen ipar isurialdean topatzen ditugu. Eta mendebalderago, Asturiaseraino iristen den kasuren bat ere badugu. Aurkikuntzazko elezaharren ondorioz harekin lotutako objektuak sakratu bihurtzen dira: eraikinak, harri sakratuak, haitzuloak, ura eta zuhaitz santuak. Euskal-nafar elezaharretan zuhaitzari garrantzi gehixeago ematen zio Kataluniako elezaharretan baino, eta Mendebaldeko Europan gertatzen den moduan, lotura berezia dago zuhaitz santuen eta Ama Birjinaren artean; beste santu batzuekin edo Kristorekin ez da halako loturarik izaten. Lotura horrek, neurri batean, Erdi Aroko hainbat motibo ikonografikoen interpretazio liberalarekin zerikusia duela proposatu izan da, esate baterako, sasi kartsuarekin edo Jese zuhaitzarekin.