Kontzeptua

Agerpenak Baskonian

1919tik aurrera, bizirik zeuden irudien ideia landa-giroko jendarte xumera mugatu zen, izan ere, urte hartako udaberritik aurrera milaka euskaldun (landa-girokoak nahiz kalekoak, profesional liberalak nahiz arrantzaleak) Kantabrian kokatutako Limpias herrira joan ziren, Agoniako Kristo mugitzen ikusteko itxaropenez.

Aldez aurretik bi misiolari kaputxinoek (haien misioen eraginez sortu ziren Limpiaseko begitazioak eta Limpiasetik itzultzen zirenean Nafarroako erromesek erakusten zuten grina) Nafarroan bazuten nolabaiteko ospea eta 1920an Nafarroan izandako agerpen ugarirekin izango zuten zerikusirik. Agerpen horietan gizon, emakume eta haurrek parrokia-elizetako gurutzeak mugitu egiten zirela edo instante batzuetan bizia hartzen zutela ikusi zuten. Adibiderik ezagunena Piedramillerakoa izan zen, maiatzaren 11n hasi zena; baina Berbintzanan maiatzaren 22tik aurrera eta Mañerun hil horretako amaiera aldera ere izan zen begitaziorik. Jose Lopez de Mendoza gotzainak gertaera haiek Nafarroako prentsan ez agertzeko agindua eman zuten, izan ere, beldur zen Limpiaseko begitazioaren eta katolizismoaren beraren sona galduko ote zen; horren ondorioz, inguru haietatik at ez ziren gehiegi zabaldu. Are gutxiago hedatu ziren Aldazeko moja agustindar batek, Maria de los Dolores de Jesus y Urquiak, izandako begitazioak. Hark 1920 eta 1930eko hamarkadetan Limpiaseko Kristoren irudi bat mugitzen ikusi zuen hari otoitz egin ziolarik.