Kontzeptua

Agerpenak Baskonian

Elezahar multzo txiki batean norgehiagoka kosmiko baten elementuak topatzen ditugu; horien arabera pertsonaia jainkotiarra agertu eta azpimunduko espirituak edo kristautasuna iritsi aurretiko espirituak azpiratu zituen. Kasurik ezagunena Aralarko San Miguelena bada ere (haitzulo batekin lotzen zen deabru bat azpiratu zuena), Ereñoko (Gipuzkoa) San Miguelen kasuan (deabrua azpiratu zuen), Zeanuriko Ama Birjinaren (haren kanpaiak lamiak edo gentilak uxatzen zituela uste zen) kasuan eta San Salvadorren omenez Beorlegi eta Iratin (Mendibe) kokatutako santutegiekin zerikusia duten bi elezaharren (santuak, hurrenez hurren deabruaren, basoandrearen eta basajaunaren atzaparretatik askatzen ditu haitzuloan harrapatuta zeuden pertsonak) kasuan antzeko zerbait esan dezakegu.