Olerkariak

Godoy Alcayaga, Lucila

1945ean Stockholmen Nobel saria jaso zuen, Santa Luzia jaietan. Udaletxeko zeremonia nagusian, Gabrielak hitz egin zuenean, esan zuen, besteak beste:

"Gaur goizean, begiak ireki ditudanean, baina ametsaren eta errealitatearen arteko mugan nengoen egoeran, zuri begira egon naiz, Lucía. Eta beti esnatuko nauzula espero dut, nonahi nagoela ere. Zure soineko zurian gar gorri bat daukazu piztuta, eta baliteke zuk, gar horrekin berorrekin, hoztasuna nagusi den edozein tokitan argitzea".

Amerikako prentsak zeremonia noblea goraipatzen du. "El Tiempo", Bogotakoa:

"Suediako Gortean errege-erreginek eta printzeek inguratzen dute, Selma Lagerlofek, eztitasun eta mirarien kronikariak, idaztea ahaztuko lukeen maitagarrien ipuin batean bezala. Eta Gabriela, hala ere, beti bezala, apal, atsegin, dotore eta malenkoniatsu dago. Ez du itsutu bitxi eta kondekorazioen distirak, ez dio bertigorik sortzen bere loria propioak".

Londresko "Adam" aldizkariak 1946ko urtarrilean egindako galderei erantzunez, G. Mistral:

"Nobel saria nire herrialdearentzat ohore bat izan bada, sentitzen dut Nerudari eman ez izana, gure sortzailerik handiena baita".