Kontzeptua

Ekonomia - Hitzarmena

Nafarroa estatuko Ogasunari urtero ordaindu behar dion ekonomia-ekarpena kalkulatzeko -ikus beza kontzeptua Ekonomia Itunean agertzen den Kupoaren berdina dena-, ondorengo eran jarduten da: Estatuaren gastu guztiak (EGG) bereganatu ez izandako zametan ataltzen dira (BEZ) -hauek Estatuaren eskumen bakarrak izatearen edota transferigarri izanagatik oraindik Estatuak bere esku dituenak direlako- eta bereganatutako zamak, Nafarroak jadanik egikaritzen dituen eskumenen partidei dagozkienak izanik. Estatuaren aurrekontu nagusietan agertutako partidetan Nafarroako Foru Erkidegoak bere gain bereganatu ez izandako zamen zenbatekoa ebaluatzearekin hasten da metodoa. Praktikan, eta erraztasunagatik, hauek lortzeko bereganatutako eskumenei dagozkien kredituak islatzen dituzten aurrekontuekiko partida guztiak bildu eta identifikatzeari ekiten zaio eta bere zenbatekoa gastuen osotasunetik erausten da. Ekarpen osoa zenbateko hori (BEZ) inputazio indizeagatik (i) bidertuz kalkulatzen da: Horretara:

Ekarpen osoa = i x BEZ

1990eko hitzarmenerako, egozpen-indizearen balioa, hitzarmenaren izenpearen unean erabilgarri zen azken urtea, 1986ari zegokiona eta ENIren Lurralde-Kontabilitatearen araberako faktoreen kostura Nazio Balio Erantsi Gordinean Nafarroaren partaidetzarekiko ehuneko bezala zehaztu zen, eta horrela

i= BEG Nafarroa ÷ BEG Estatua = 466.873÷ 29.141.184 = %1,60

Ordutik aurrera, ehuneko 1,6aren indizea aldagabe dago.

Osoko kopuru honetatik foru ogasunak bildu ez izandako eta Estatuak lortutako diru sarreren konpentsazio eta lotura guneetatik eratorritako diru bilketari egindako egokitzapenak kendu behar zaizkio. Horretara ekarpen garbia lortzen da.

Komenigarritasun praktikoarekiko arrazoiengatik ere, kalkulu korapilatsu horiek bost urterik behin bakarrik egitea erabaki zen, bosturtekoaren abiarazte-urtea izenekoaren ekarpen garbia horrela zehaztuz. Beste gainerako lau urteena automatikoki ezartzen da dagokion aldian itzartutako zergen estatu-ogasunaren diru-bilketarekiko bilakaeran oinarritutako eguneratze-indize baten bitartez.

Hitzarmenean bildutako prozesu honen emaitza, 1990 eta 2000 oinarri-urteetarako ondorengo laukia erakusten duguna da:

NFEko ekonomia ekarpenari buruzko zehaztapena
Oinarri-urtea 2000 Oinarri-urtea 1990
Estatuaren Aurrekontua. Gastuak139.292.121.93376.295.535.682
Nafarroak egikaritutako zamak74.674.005.02421.375.470.292
Egikaritutako zamen ehunekoa53,61%28,02%
Bereganatugabeko zamen guztizkoa64.618.116.90954.920.065.390
Guztizko ekarpena (%1,60)1.033.889.871878.721.046
Konpentsazioak672.947.243507.128.004
Hitzartu gabeko tributuak48.898.345172.724.869
Tributu izaera gabekoen beste diru sarrera batzuk132.541.19999.689.878
Aurrekontu-defizita415.431.587193.045.088
Hitzartutako zuzeneko zergak76.076.11241.668.169
Abiaburu-urteko ekarpen garbia360.943.829371.593.764
Milioiak pezetatan60.056,061.828,0