Kontzeptua

Ekonomia - Hitzarmena

Ekonomia-Hitzarmena etengabe eraikiz doan tresna bat da eta une historiko bakoitzean berari dagokion bertsioa Nafarroaren eta Estatuko Administrazioaren arteko indar-gune politikoen ondorioa bakarrik ez eze eskuratutako eskubideen indarraren emaitza ere badira. Ohikoa da jada historiografia kontraesankorrean, Felipe V.aren Planta Berriko Dekretuek euskal lurraldeen egoera historikoa zaindu zutenaren baieztapena, Nafarroako Erreinua barne, Ebro ibaian kokatutako aduanak ezartzera zetozen tributu-esparruak zainduz. Ez da gauza erraza Aro Modernoko erabide fiskal landugabe eta txikiak guk fiskaltasuna ulertzeko dugun modura ekartzea. Jakin bedi Espainiar Koroari zegozkien beharrizanen ehunekoa diru baltzuak berariaz eskatu bitartez, Nafarroak, behin bere menpekoen artean bildutako cuarteles izenekoek eta alcabalas zeritzenek bildu ondoren emandako Foru dohaintzaren bitartez gauzatzen zirena. Hidalgiaren edapena erregearen errekerimenduak atondu beharra ekidin ez zuen salbuespenerako argudioa izan zen. Baskonia zaharreko inongo lurraldetan ez zen izan salbuespen fiskal bezala uler daitekeenik, zeren beti izan zuten, nahiz eta era landugabe eta hastapenekoan bazen ere zergazko erabide bat. Guzti hori izan arren, XVIII. mendeak Salbuetsitako Probintzia bezala ezagutu zituen.

Monarkiak, jada, Antzineko Erregimenean foru erabidearekiko beligerantzia-laginik eman zuen arren istiluak foru zaharrarekin talka egiten zuen XIX. mendeko konstituzioaren aldeko espiritu berritzailea zeukaten mugimenduetan indarrez sortu ziren. Jarrera berritzaile eta ezabatzaileak guda karlistaren aurretik ikus daitezke, baina guda karlistaren ondoren izango da bere helburuak lortu izango dituzten garaiak. Karlisten porrotaren ondoren, euskal lau lurraldeetan, eta ez menperatuak izan direnen artean bakarrik, gehiengoaren sentiberatasuna foruak zaintzearen aldekoa da, edota gutxienean ere, euren zati batena.

Nafarroan, adostasunaren aldeko Diputazio batek -neurri handi baten erakundea osatzen zuten kideen finantza eta merkataritza interesengatik, besteak beste, zor publikoaren kitapenarekiko zalantzek astinduta- 1839ko urriaren 25eko legean aurreikusitako batasun konstituzionalaren bidea onartu zuen, Bergaran Esparteroren konpromisoaren ondorio bezala, eta beste gainontzeko hiru lurraldeetatik aldenduz, Estatuarekin negoziazioetan jarri zen 1840an, 1841eko abuztuaren 16ko Legeari euskarria emango zion eta, gerora, Paccionada bezala ezagutua izango zen hitzarmena egin asmoz, beronen ondorio politikorik nabarmenena Nafarroako Erreinua Probintzia izatera ekarri zuena izanik. Lege hau -egun abuztuaren 10eko 13/1982 Nafarroako Foru Erregimena Berrezarri eta Hobeagotzeko Lege Organikoaren (NFEBHL) arabera indarrean dago-, gai oso ugariak aurreikusten dituena, ikuspegi formal batetik ez da ekonomia-ituna baina bere aduanetarako xedapenak eta neurri fiskalak, 16 eta 24. artikuluetan lehenago aipatu direnek, bere izaera materialaren sorgune bezala aintzat hartzen dira.

Bitartean Araba, Gipuzkoa eta Bizkaiko lurraldeek, Nafarroak beheranzkotzat onartutako eraberritzearekin bat ez etorriz, Gobernu Zentral zalantzakor batek aurreko zehaztu gabeko jarrera garaian sartu ziren, 1876ko uztailaren 21eko legea argitaratu zenera arte amaituko ez zena. 1841.eko urriaren 29ko Esparteroren aduanak itsasertzera eta Auñamendira aldatu zituen baina tributu-eskumenez ezer esan ez zuen Dekretu ezabatzailearen ondoren hiru hamarkada baino gehiagotan zehar eta nahiz eta foru dohaintzen gehikuntza egokiz saihestutako Mon eta Santillanen eraberritzearen ondorioz izandako diruz laguntzeko eskabide berezia izan, alde biak negoziaziorik ezagatik eta gerora foru ogasunak sendotzera etorriko zen estatu ahula aldatzeagatiko elkarrenganako beldurragatik nabarmendutako impassaren protagonista izan ziren.

Berriz beste guda karlista baten azkenak 1876ko uztailaren 21eko legea, foru-ezabatzailea, ekarri zuen. Bera izan zen Cánovas del Castilloren foruak aldatzeko ahaleginaren gauzatzaile. Ahalegin hori ekonomia itunean gauzatuko da. Canovasek Nafarroara laguntza-betebeharra luzatu nahi izan zuen, eta aurrekontuen legearen 24. artikuluaren bitartez egin zuen. 1877an Nafarroak, Carlos VII.aren aldeko bere jarreragatik bere erabide pribatua zena arriskutan izanak, Tejada-Valdosera errege-ordezkari negoziatzailearen izeneko Hitzarmen bezala ezagutzen den hitzarmen bidezko bi milioi pezetatan ezarritako kupoaren gehikuntza bat onartuz nahi zen homogeneizazioa saihestea lortu zuen. Probintziaren autonomia fiskala berezitasunez jada onartzen ez zuen testua zen.

Hitzarmen Nafarraren ondoren, Canovasek Batzar Nagusiak desegin eta bere jarrera bereko Diputazioekin Estatuak beste gainontzeko Foru Lurraldeekin hitzartzen dituen itunak sortzen dira. 1878ko otsailaren 28ko Errege Dekretuaren ondorioz Ekonomia-Ituna sortzen da, Batzar Nagusien onarpenik gabe izateagatik inolako zilegitasun juridikorik ez duela. Interesgarria da bere jatorrian ituna hitzaren esanahi zehatza hitzarmen edo adostasunaren bururakizunetik barik Estatuak nazio lurralde guztirako itunarekin lortzen zuen armonia edo ordenaren adigaitik datorrena gogoratzea.

Lehenbiziko Itune honi 1887, 1894, 1906 eta 1925ekoek hurrenkera horretan jarraitu zioten, inolako funtsezko aldaketarik egin gabe, ordaindu beharreko kupoaren eguneratzeagatiko eta zortzi, hamabi, hogei eta hogeita bost urtetarako bere indarreangotasun-epearen pixkanakako luzapena salbu. Ez da esan beharrik hitzarmen bakoitzarekin ereduaren sendotze atzeraezin eta progresibo bat lortzen zenik. Berri bezala, irizpide armonizatzaileak jada aurreikusten dituen 1925ekoarekin, Gobernuak Nafarroan ere ezarri nahi duen aplikaziorako araudi bat ematen da.

Epe guzti honetan 1877ko Hitzarmen nafarrak ez zuen inolako aldaketarik ezagutu, eta bere indarreangotasuna berrogeita hamar urtetan zehar luzatu zen. Aipatu beharra dago 1893an Gobernuak, bere asmo homogeneizatzaileari eutsiz, berriz ere, German Gamazo, bere ministroaren bitartez foruzaleen erantzun gogorra sortarazi zuen ahalegin berdintzaile bat bideratu zuena. Gertakari erabakigarri eta oso ezaguna den hori historiara Gamazada bezala igaro da. Lehen aldiz, 1927ko hitzarmenak Nafarroaren autonomia fiskala eta bere hitzarmen-izaera aitortzen ditu. Kupoa bitik sei milioi pezetatara gehitu zen eta tributu batzuetan arau armonizatzaile askoz biribilago eta berriago argitara eman zien.

Bigarren Errepublikak itune- eta hitzarmen-sistema bere horretan zaindu zituen, Frankok 1937ko ekainaren 23ko Lege Dekretuaren bitartez, Gipuzkoarako eta Bizkairako Itunak, pribilejiotzat joz eta matxinatuek gauzatutako matxinadan zehar konstituzio bidezko ordenari izandako leialtasunagatiko zigor bezala ezabatu zuen arte, Arabarentzako eta baita Nafarroarentzako Ekonomia-Hitzarmena ere mantenduz.

Larrazen 1940ko tributu eraberritzeak eta gerra ondoko diruaren balio-galtze ikaragarriak zerga-arautegia harmonizatzea eta Nafar kupoa 1941ean izenpetutako hitzarmen berri baten bitartez gehitzea ekarri zuen. Hitzarmen berriaz, bere garaiko prentsaren arabera "se mantienen intactas las características esenciales del Régimen Foral, al establecer el nuevo cupo inalterable y paccionado; La Diputación en su territorio conserva la soberanía tributaria, incluso para los impuestos de nueva creación que cubrirán, en su mayor parte, el cupo fijado en 21 millones de pesetas".

Bere aldetik, Gipuzkoa eta Bizkaiari ezarritako zigorraren ondoren Araban bakarrik eragingarria zen seigarren Ekonomia-Ituna bere aurretikoak ezarrita zeukan bezala hogeita bost urteko indarreangotasuna zeukan epealdirako 1952an izenpetu zen, kupo ordaingarria bost urterik behin berrikusteko berritasuna ageriz.

Ondorengo hitzarmenei dagokienez 1969ko Ekonomia-Hitzarmenetik eta Arabarekin egindako 1976ko Ekonomia-Itunetik, egungo indarrean dagoen sistema eta bere aldaketetara arte, berari dagokion ikerketa errazteko sinopsia bat aurreratzeari ekiten diogu zeren hitzarmenaren eta itunaren bilakaera eta garapena garai honetan ezin uler daitezke biok izandako urratsak aldi berean eta hurbiletik ikusi gabe.