Kontzeptua

Ekonomia - Hitzarmena

1969
Ibilbidea uztailaren 19ko Enkonomia-Hitzarmena onartzen duen uztailaren 24ko 16/1969 Lege Dekretuarekin hasten dugu. Lege-dekretu frankista berritsu honek 1952ko eredu arabarra gainditu egiten du, foru erabide berezia zurkaizten du eta 1957 eta 1964an Estatuan izandako tributu eraberritze garrantzitsuenetara egokitzen du Ekonomia-Ituna modernoaren eta geroztiko Ekonomia-Hitzarmenaren oinarriak ezarriz.

1976
Arabarentzako Ekonomia-Ituna onartzera datorren Azaroaren 26ko 2948/1976 Errege Dekretuak, Itunaren seigarren berrikuntza ekarri zuen eta 1969ko Hitzarmen nafarrean bete betean oinarritu zen, ahalmenen eta tributu-harmonizazioaren atal guztia haren ea hitzez hitzezko aldakia izatera iritsi arte. Nafarrarengandik kupoaren kalkulua egiteko metodoa besterik ez da desberdintzen. Horretarako, eredu arabarra, askoz landugabeagoa Foru Lurraldean kontzeptu horiengatik Estatuak bildu zitekean estimazio baten arabera ezarriz zetozen zerga-figura bakoitzaren zatikako kupoa zenbatzetik abiatzen zen. Zatikako kupoen guztizko kopurutik konpentsazio kontzeptua dela eta Estatuak ordaindu behar zituen gaietan Aldundiak izandako gastuengatik kopuru jakin bat erausten zen. Kopuru guztiak negoziazio gai ziren. Lehendabiziko urtean ordaindu beharreko kupoaren azken zenbatekoa 2.989 milioi pezetatakoa izan zen, urteroko gaurkotze-klausula bat ezarriz. 1976ko Ituna, Gernikako Estatutuaren aipamen bereziagatik 1981eko Itunaren nobaziorako oinarri teknikoa da. 1969ko negoziatzaile nafarrek, uste izan gabe, konstituzio-aldirako Itzarmenaren eta Itunaren ereduen oinarriak ezarri zituzten.

1979
Bestalde, PFEZren eta, foru eta bateango erabidedun lurraldeetan SZren egokitzapenerako behin-behineko izaeradun arauak ezartzen dituen urriaren 19ko 2655/1979 Errege Dekretua argitaratzen da. Nafarroak harmonizazio fiskalaren irispide teknikoak egokitu eta tributu eraberritzearen ondoren bere egoera ziurtatzen du. Urtebete arinago, 1978ko martxoaren 2ko Foru Diputazioaren erabakiak zerga-eraberritzearen premiazko neurriei buruzko Nafarroako foru eta bateango zerga erabideen harmonizaziorako testua onartu izan zituen.

1981
Euskal Herriko Autonomia Erkidegorako Ekonomia Itunaren maiatzaren 13ko 12/1981 Legea argitaratzen da (indarreangotasuna 1981eko ekainaren 1etik aurrerakoa). Prozesuan itu garrantzitsua adierazten du, bertan negoziatzaileek Hitzarmen nafarra abiapuntu bezala izan zutela. Adolfo Suarez eta Karlos Garaikoetxea ziren zegokeen Gobernuetako buruak. Bien borondate politiko erabakigarriari leporatzen zaio hitzarmen bidezko erregimenaren indarberritzea. Euskal Estatutuaren 41.1 artikulua Euskal Herriaren eta Estatuaren arteko tributu-harremanek Hitzarmen edo ohiko Ekonomia-Itunaren foru sistema bitartez arautuko zirena ezartzera zetorren.

1982
Nafarroako Foru Erregimena Berrezarri eta Hobeagotzeko (NFEBH), abuztuaren 10eko 13/1982 Lege Organikoa. Ekonomia-Hitzarmen berriaren, eta jada premiazkoa, negoziazioei aurre egiteko Foru Ogasunak itxaron beharrak izan zion jatorrizko Nafar Autonomia Estatutua zen. NFEBHko 45. artikuluak bere Foru erregimenaren arabera, Nafarroako Finantza eta tributu ekimena Ekonomia Hitzarmenaren ohiko sistemaren bitartez arautuko da, ezartzen du.

1985
Zeharkako ezarpenaren erregimen berrira (urriaren 18ko 19/1985 Foru Araua), Hitzarmena egokitzera datorren abenduaren 27ko 49/1985 Legea. Kudeaketan autonomia errespetatzen ahaleginduz kontsumorako finantza egokitzapenak sartu eta Balio Erantsiaren Zerga gaiekiko eskumenak, lotura-puntuetan eraberritzeak eginez, arautzen ditu.

1986
Hitzarmenerako (Estatuko administrazioarekin Estatuko hitzarmena, EHAErekin eredua gauzatu ondoren eta BEZ indarrean sartu aurretik izenpetu zen, izatez Foru-Legebiltzarrak 1985eko abenduaren 10ean onartu zuen) 49/1985 Legearen egokitzapena esamolde berdinetan jasotzen zuen zuritu ezineko atzerakuntzaz zetorren zeharkako Inposizioaren erregimen berrirako Ekonomia Hitzarmenaren Egokitzapenerako maiatzaren 5eko 18/1986 Legea.

1990
Salneurri Publiko eta Tasen Legera eta Toki Ogasunen Lege Arautzailera Ekonomia-Hitzarmena egokitzearekiko ekainaren 8ko 2/1990 Legea. Lege hau tokiko finantza sistemaren araudi berriaren eta bereziki, tokiko entitateen tributu sistema araudiaren ondorio da. Sozietateen Gaineko Zergan hitzarmenaren terminoak eguneratzeko beharrizanak eta ondorioz Balio Erantsiaren Gaineko Zergan ere foru erkidegoekin hitzarmen berriak egitea ekarri zuen: 1990eko urriaren 4an Euskal Herriko Kuporako Batzorde Mistoaren erabakia, Itunaren zatikako aldaketarako abenduaren 26ko 27/1990 Legean islatu zen. Eta hemen abenduaren 26ko 28/1990eko Legea, bere bidez 1990eko uztailaren 31n Nafarroako Foru Erkidegoak eta Estatuaren artean izenpetutako indarrean dagoen Ekonomia-Hitzarmena onartzera dator. Probintziak horrela 1969ko Ekonomia-Hitzarmenari zegokion eskema zaharkitua jada bertan behera utziko du 1981eko Ekonomia-Itunaren eredura egokituz.

1993
1992tik 1996ra bitarteko bost urteko epealdirako kupoaren metodologia ezartzera datorren 7/1993 Legea. Urte honetan Europar Batasuna abenduaren 28ko, 38/1992 Legearen eta abenduaren 28ko 37/1992 Legearen bitartez, Estatuak, Balio Erantsiaren Gaineko Zergaren (komunitate barneko emanketa eta eskuraketen zerga egitate berriek) eta Zerga Berezien (Garraiobide Jakin batzuei buruzko Zerga Berezia) araudi berri bat sartzen du, Ekonomia-Ituna eta baita Hitzarmena ere Zerga Berezi eta Balio Erantsiarekikora egokitzea eskatuz. Gorte nagusiek ondorengo hurrenez hurreneko lege egokitzaile biok onartzen dituzte: Balio Erantsiaren gaineko Zerga-Legera eta Zerga Berezien Legera Ekonomia-Ituna egokitzeko abenduaren 13ko 11/1993ko Legea eta Nafarroak hitzarmen berria bereganatzen duen abenduaren 13ko 12/1993 Legea.

1997
Bost urteko berri honetarako 1997/2001 kupoaren abuztuaren 4ko 37/1997 Legea. Zerga Administrazio bide eta Gizarte Mailako neurriei buruzko abenduaren 30eko 13/1996 Legeak garatutako aseguruen Primei buruzko Zergaren ezarpenerakoak, sozietate-taldeen tribu-erregimenean eta Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergan, ez egoiliarrekiko tributuen erregimenean eta zerga-harmonizazioaren irizpideetan aldaketak sartzera eraman zuen Estatuaren tributu-ordenamenduaren aldebakarreko eraberritzea erakarri zuen. Zerga Monopolioak desagertzean, zerga-bilketarako egokitzapenak eta zegozkion harmonizazioari eragiten zioten Zerga Bereziei (Hidrokarburoak eta Tabakoa) buruzko ahalmena integratzea zegokion. Gauza bera egin zen alkoholei buruzko inposaketarekin. Hori guztia Euskal Herriko eta administzazio zentralaren artean lortutako hitzarmenen arabera, handik gutxira nafarra ere gehitzera etorriz. Itunarentzako, aldaketa abuztuaren 4ko bere aldaketa onartzera datorren 38/1997 Legean islatu zen. Berriro ere Nafarroak atzerakuntza jasan beharra izan zuen 1998ko ekainaren erdira arte, garai horretan bere eskumen berriak formalki onartuak ikusi zituenera arte eta ondorioz atzeraeragintasunaren ohiz kanpoko erabilera izatea ekarri zuen. Jokoari buruzko tasan eta ondareari eta Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergan araubidezko ahalmena gehitu eta tributu harmonizaziorako arauak hamabitik laura, Nafarroak zeuzkan berdinak, murriztearekin Ituna Hitzarmenaren pare gelditzen zen.

1998
Itunari jarraituz, Ekonomia-Hitzarmena abenduaren 10ean (abenduaren 10eko 206/1997 FA bezala argitaratua) Foru Legebiltzarrak onartu ondoren 1997ko urriaren 28an Foru Erkidegoaren eta Estatuaren artean izenpetutako Erabaki bidezko zatikako aldaketaren xede izan zen baina Gorte Nagusiek ekainaren 15eko 19/1998 Legez, bere ondorioak 1998ko urtarrilaren 1era atzeratzen dituena, onartu zuten (98-6-16ko 143 EAO).

2002
Gorte Nagusiek, 2001eko urtearen erdi inguruan hasi eta 2002ko martxoan burutzen den negoziazio-aldi gogor baten ondoren, Euskal Herriko Ekonomia-Ituna onartzera datorren maiatzaren 23ko 12/2002 Legea, 2002-2006 bosturtekorako Kupoaren metodologia onartzera datorren maiatzaren 23ko 13/2002 Legea eta Ekonomia-Itunaren Legearen osagarri den maiatzaren 23ko 4/2002 Lege Organikoa onartzen ditu. Negoziazioak bideratzerakoan izan zen tentsio politiko gogor eta ohiz kanpokoak, Abenduaren 27ko 25/2001 Legearen bitartez Estatuak Ekonomia-Itunaren indarreangotasunari zegokion luzapena aldebakartasunez onartu izatearen erabakia hartzera eraman zuen.

2003
Ekonomia-Hitzarmenak doikuntzen zintzilikako kontuak konpondu behar ditu eta Ekonomia-Itunak diseinatutako tributu-eszenatoki juridiko berrirako, berriz ere, egokitzapena egin beharra du eta 2003ko urtarrilaren 22an Batzorde Negoziatzaileren Erabakiaren bitartez, geroztik Legebiltzar Nafarrak 2003ko otsailaren 27an eta uztailaren 15eko 25/2003 Lege bezala Gorte Nagusiek onartu izandakoa, dagi.