Kontzeptua

Ekonomia - Hitzarmena

Ekonomia-hitzarmena Espainiako Estatuaren eta Nafarroako Foru Erkidegoaren artean gauzatutako finantza eta tributu arloko harremanak arautzen dituen tresna da. Ikuspegi formal batetik, ekonomia-hitzarmena Gorte Nagusietan emandako Lege bat da. Idatziak atariko idazpuru bat du eta bertan Nafarroako tributu-ahalmenen norartekotasuna xedapen orokorren bitartez ezartzen da. I. Idazpuruan tributu-eredu bakoitzerako tributu-harmonizaziorako arauak azaltzen dira, eta baita ararteko-batzordea eta prozedura eta kudeaketa arautzen dituztenak ere. II. Idazpuruak ekonomia ekarpenarekikoa da, bere zehaztapenerako metodoa, zenbaketa-prozedurak eta gaurkotzea eta diru-bilketarako egokitzapenak ezartzen ditu. Azkenez, III. Idazpuruak koordinazio batzordeak arautzen du. Itzarmena ekonomia-itunarekin batera Europar batasunean eredu bakarra dena, Nafar eskubide historikoen adierazpen zehatz eta materiala da, bere burujabetasunaren oinarri izanik.