Kontzeptua

Ekonomia - Hitzarmena

Mende bat eta erdian zehar, Estatuaren eta Nafarroako Administrazioen artean lortutako hitzarmenak urteetan zehar aldagabe zeuden. Honetara, ekonomia-ekarpena, edo foru dohaintza, administrazio zordunaren alde, Nafarroa, zaharkituta gelditzen zen eta hori pribilegio ukaezinen sorleku izan zen. Estatua zen, beraz, luzapen handiago edo txikiagoz, Hitzarmena eguneratzeko Nafarroari dei egiten ziona. Aldiz 1990eko Hitzarmenaren xehetasun berezia, bere hasierako ekimena Nafarroatik bertatik abiarazitako bakarra izana azpimarratzen da, eta ez ordura arteko hitzarmenetan gertatzen zen bezala, Madriletik. Zer aldatu zen igarotako gizaldiaren laurogeiko hamarkadan, Nafarroak bere ekonomia ekarpena ehun bider baino gehiago bidertzea ekartzeaz gain hezkuntza eta osasuna bezalako zerbitzu erabat garestia bere lepo finantzatzera derrigortzera zeraman hitzarmen berri baterako negoziazioarekiko premiatasuna izateko? Horretarako faktoreak ugariak izan ziren.

Europar moldea eredutzat hartutako Fernandez Ordoñezen eraberritze fiskalak Nafarroako Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergan eta Sozietateei buruzkoan ere urriaren 19ko 2655/1979 Errege Dekretuaren bitartez behin-behineko egokitzapena ezinbestean egitea ekarri zuen. Arau honen Lehen Azken Xedapena hauxe adieraztera zetorren: "en el plazo de tres meses (...) se procederá a iniciar la actualización del Convenio Económico, mediante la correspondiente negociación". Baina agintari nafarrek, konstituzioaren araberako estatutu sistema berrira iristeko Nafarroak izan zuen Foru Erregimena Berrezarri eta Hobeagotzeko Lege Organikoa (NFEBHLO) argitaratuta ikusi arte itxaron beharra izan zuten. NFEBHLO 1982an onartu izan zen arren, negoziaketek ez ziren 1983an sozialistak gobernu zentraleko administrazioaz jabetu ziren arte hasi, eta orduan ere, foru hauteskundeek zirela eta, eten egin ziren. Horrek ez zuen 1985eko udazkenean Balio Erantsiaren gaineko berehala zetorren Zerga zela eta, Nafarroa EAEaren aldarrikapenera gehitu eta Euskadiko Erkidegoaren ondoren, diru-bilketarako egokitzapenak eta harmonizazio-arauei buruzkoan adostasuna izanez hauei zegokien gestioarekiko eskumenak lortu izatea eragotzi.

1978ko Konstituzioak ezarritako Estatuko autonomia-erakundetze marko berriak, EHAEko garatzen hasitako autonomiari 1981ko Ekonomia-Itunak eman zion bultzada eta, Nafarroaren maila bereko eta goragokoetan Autonomia Erkidegoek kokatzen zihoazen pixkanakako eskuduntzak bereganatzen joan izanak, bere garaian abiatutako autonomia lehiaketan Foru Erkidegoa atzeraturako tokian utzi zuen.

Bestalde, Nafarroaren autonomiaratze eztabaidatsu eta ohiz kanpokoak, indar politiko guztien eta toki erakundeen partaidetzarik izan ez zuena eta herri erreferendumik gabekoak, lehenbizi, 1979ko urtarrilaren 26ko Errege Dekretuari buruzkoan lehenengo eta gero NFEBHLOri buruzkoan, 1984an itzartutako transferentziei buruzko prozesu berezi bat ere eratu zuen. 1969ko Hitzarmena indarrean izan zedin bitartean, Nafarroak transferitu izango litzaizkiokeen zerbitzuen finantzaketa erabat bereganatu beharra zeukala ezartzen zen. Nabaria da, termino horietan, nafar agintariek ez zeukatela, adibidez, Hezkuntza eta Osasunarekiko eskuduntza erabat garestiak zirenek, foru altxorraren lepo egikaritzeko inolako premiarik. Zeren 1969ko Hitzarmenak ez zuen esandakoaz finantza egokitzapenerako inolako formularik aurreikusten. Hala ere, ekarpenaren kopuru murritzak (izaera negatiboa edukitzera iritsi zena, geroago ikusiko den bezala) aurrekontuak konprometitzen ez zituenez, Nafarroako Gobernuak, irudia mantendu eta autonomien tropeletik atzeratuta gelditu ez izateko, ekonomia-eragin gutxiago zituzten eskuduntza batzuk bere gain hartzearen alde ekin zion.

Foru gobernuaren harrotasun interesatua elkarrekin lotutako hiru elementuok eten zuten: jada beste erkidego batzuk zituzten autonomia-maila lortzearren talde politikoen presioa, 1969tik kupo ordaingarria izoztuta zeukan Foru Komunitatearen insolidaritate ikaragarria, eta zeharreko zergengatiko konpentsazio-kalkulurako 1985ean ezarritako jarduera formula ezustekotik eratorritako ekonomia-ekarpenaren izaera negatiboa ezagutzean Estatuaren Administrazioan piztutako alarma. Beraz, 1989ko urtarrilerako Batzorde Negoziatzailearen lehenbiziko batzarra ezarri zen. Batzorde horrek bere lana 1990ko uztailean burutu zituen. Aldi horretan Eusko Jaurlaritza bere aldetik Ekonomia-Itunaren aldaketa negoziatzen zebilen (gerora ekainaren 8ko 2/1990 Legean islatuko zena), bertan ziren aurrerapenak Ekonomia-Hitzarmenerako negoziatzaileen mahaira iritsiz.

Puntu honetan Ekonomia-Hitzarmenaren hurbileko historian gutxi ezagutzen den arlo batetan gelditzea komenigarri da, eta iragarri den bezala 1990eko Hitzarmenaren negoziazioetan oihartzun handia izan zuen. Lehenago aipatu izan dugun "compensación por impuestos indirectos" ezusteko jarduerari buruz dihardugu.

1969ko Hitzarmenak, jada esan da, kopuru bakar eta finkodun ordainketaren tradizio historikoa etenaz, ekarpena hiru batuketa bereiziz osatuko zela zehaztu zuen: 230 milioi pezeta ospetsuetan, gogora dezagun, ezarritako ohiko ekarpen finko edo foru-dohaintza, gehi zeharkako zergen gaineko Nafarroaren eskuduntzengatiko konpentsazio bat, gehi Estatutik enpresa nafarrek esportaziorako desgrabazio fiskalarekiko hartzen zuten beste konpentsazio bat. Eskema honek, 1985eko urte amaieran, 1986an zeharkako zerga ezarpenaren (Balio Erantsiaren gaineko Zerga eta Zerga Bereziak) erregimen berriari sarrera emateko bere indarrengotasuna galdu zuen. Urte honetan gorago aipatutako hiru kontzeptuen batuketa 7.200 milioi pezetatara iritsi zen, Foru Komunitateak aurrekontuetan ezarritako finantza bidezkoak ez ziren diru sarreren %14a izatea ekarriz. Espainia Europar Ekonomia-Erkidegoan sartu izanaren ondorioa zen zeharkako zergabidearen erregimen berriak, eraberritutako Zerga Bereziek eta Balio Erantsiaren gaineko Zergak ordezkatu zituzten tributu-figura kopuru zati bat desagertzea ekarri zuen. Eta horren ondorioz Ekonomia-Itunaren beharrezko egokitzapena (abenduaren 27ko 49/1985 Legea) egin zen, oraingoan jakitea dagokigunez, bere ondorioetako batzuk, jada existitzen ez zen esportaziorako desgrabazio fiskalarekiko konpentsazioa kendu, eta zeharkako zergengatiko konpentsazio berri bat diseinatzea izan zirela adieraziz.

Konpentsazio honen kalkulurako ezarritako neurriak, Nafarroari, ezabatutako zergetatik eskuratuz zetorren zerga-bilketa maila bermatzea nahi zuen, eta horretarako azken sei urteotan jasandako benetako zerga-bilketaren bataz besteko ehunekoan oinarritutako zerga-bilketaren eguneratze-koefiziente bat asmatu zen. Konpentsazioaren zenbatekoa, Nafarroak zerga berrien kudeaketan lortutako benetako zerga-bilketaren eta koefizientearen arabera eguneratutako antzinako zerga-bilketa birtualaren arteko aldea zen. Lehendabizikoa, indargabetutakoengatik espero zen teorikoa baino zerga berriek etekin handiagoak ematen zituztelako, handiagoa baldin bazen Nafarroak Estatuari gainerakoa emango zion; aldea, zerga berriek antzinako zerga-bilketa zaharraren gaurkotzeagatik ezarritako maila lortu ez izatearren, txikiagoa baldin bazen, Estatua litzateke murrizketa teoriko horrengatik Nafarroari konpentsazioa emango liokeena. Horrela itzartutako formulak, gaur egun negoziazioak zuzentzen dituen finantza-orekaren oinarriaren ondorio bezala aintzat hartuko genukeenak, Nafarroa Ekonomia-Hitzarmen berririk ezarri ez zedin bitartean aurrekoaren egoera berdinean ustea zuen helburu.

Hala ere, agian negoziatzaileek aurreikusi ez izandako datu batek akordioaren helburua galarazi egin zuen. 1980-1985 sei urteroko zerga-bilketaren bataz besteko gehikuntza, inflazio ikaragarridun aldi baten, ehuneko 32,59koa izan zen. Eguneratze-koefiziente hain handi baten ezarpenak, inork aurreikusi ez izanagatik izaera nominalaren zuzenketarik gabekoa zenak, zeharkako zergen konpentsazioaren izaera jada 1986tik Nafarroaren aldekoa izatea ekarri zuen, denboran oso hazkunde esanguratsua izanez. Hain tasa jasoak, 1986ko urtean 1.500 milioi pezetak, 1989an Nafarroaren alde 35.000 izatea eragin zuen. Alde honekin, foru gobernuak bere egoera aldatzean premiarik ez izatea errez uler daitekeena da. Ikuskari eta jeloskorrak ziren Autonomia Erkidegoaren aurrean zuriketa zaila lukeen ondorioa zekarren geroago eta arazo handiago hori gelditzeko Estatuaren egunetik egunerako premiatasuna bezain ulergarria. Errealitatea, 1990ean (azkenean 70.000 pezetatan adostutakoa) NFKaren aldeko zenbateko ikaragarriak probintziari akordio berriaren faktura jasoari aurre egiten lagundu egin zion.

Edukiari dagokionez, Ekonomia-Hitzarmen berria 1981eko Ekonomia-Itunaren eskemari eta 1990eko urtean bertan izandako aldaketara egokitzeko, 1969ko eredutik nabarmen urruntzen da. Bestalde, jada aipatutako 1985eko zeharkako zerga ezarpenerako egokitzapenak ere jasotzen ditu. Bere indarreangotasuna eskualdatutako zerbitzu berriek hartu izanarekin koordinatu zen (Hezkuntza 1990eko irailaren 1ean eta Osasuna, 1991ko urtarrilaren 1ean) eta jarrera desberdinek partzialki etsi zioten neurrian, ekarpen berria asmo bien arteko erdibidea zen 1990eko uztailaren 1etik aintzat hartu izan zedinaren akordiora iritsi ziren, Balio Erantsiaren gaineko Zergaren egokitzapena 1990eko urtarrilaren 1etik aurrera egin eta tributu-harmonizazioa (Estatuak nahi zuen bezala), 1991eko urtarrilaren 1era arte atzeratzen zen bitartean. Ezarpen indizea, azkenean ehuneko 1,60an ezarritakoa negoziazioan izandako azken eragozpenetariko bat izan zen.

Ekonomia-Hitzarmen berria Xedapen Nagusiak izenpeko Atariko Titulu batez hasten da eta Nafarroaren Zerga ahalmen eta bere mugez, Estatuaren eskuduntza bakarreko konpetentzien erreserbaz (Estatuak 1927ko Hitzarmenetik jada beretzakotzat hartzen zuen goi ikuskatzearekiko oraindik ezezaguna zen erreferentzia barne) Hitzarmenaren beraren aldaketarako prozedura eta kudeaketan elkarren lankidetzaz diharduten sei artikulu esanguratsutan garatzen da.

Testuak aurrerago aipatuko ditugun harmonizazioaren irizpide nagusiak izenekoak gehitzen ditu: 1) terminologian eta kontzeptuetan Tributuen Lege Orokorrera egokitu beharra, 2) gainerako Estatu guztian zehar dagoena baino txikiagoa ez den egiazko osoko prezio fiskala ezarri eta mantendu, 3) Espainiar lurralde guztian zerbitzu, kapital eta ondasunen zirkulazio aske eta pertsonen kokapen eta toki aldaketarako askatasuna errespetatu eta bermatu eta 4) administrazioen arteko estatistika-datuen eta argibideen trukatzea errazteko ororen lurraldean ekonomia-jardueren sailkapen berbera erabili.

Zerga egitate edo subjektu pasiboen ezarpen edo banatze-modua, eskumendun administrazioen burujabetasuna mugatuz, ezarri ditzaketen arau batzuk finkatzea da tributu-harmonizaziorako korpusa osatzen duten ondorengo neurrien helburua. Mugaketa hau, tributuen helburuekin bat letorkeen zerga-bilketaren banaketa lortu dezan emaitza izan dezakeen gestioa erraztuz egin beharra dago. Ekonomia-Hitzarmenak, 1981eko Hitzarmenean ezarritako eredutik, jakina, datozen jakingarririk nagusienak alde honetan azaltzen ditu. Arau armonizatzaileak edo lotura-puntuak ez du beti bere helburua erabat lortzen. Adibidez, hori, subjektu pasiboa tributua azkenean jasaten ez duena denean (zeharkako inposizioan ohikoa den hipotesia). Eta kasuotan, hitzarmenean bertan aurreikusten dira zerga-bilketen finantza egokitzapenerako mekanismoak. Lotura guneetarako PFEZn eta Sozietateen gaineko Zergetan izandako aldaketak nabarmentzen dira. Beraz, Nafarroan SZn tributatzeko aurreko Hitzarmenak entitateei Nafarroan egoitza fiskala izatea, eta baita, kapitalaren gehiengoan izaera zibila zeukaten pertsonena izatea eta/edo negoziorik gehienak Nafarroan egin zitezena edo entitatearen ibilgeturik gehienak lurralde nafarrean egon zitzala eskatzen zieten, egun erabat desegoki ikus ditzakegu irizpideak izanik. PFEZren bitartez egin ahal izateko subjektu pasiboari nafar foru auzotasun zibilaz gain lurraldean izatez bizilekua edukitzearen baldintza bikoitza eskatzen zen.

Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergari (PFEZ) buruzkoan, 1990eko Hitzarmenetik aurrera Nafarroari bere eskuduntza egozteko baldintza bakarra subjektu pasiboak foru lurraldean ohiko bizilekua izatea izango da nafar auzotasun zibila izatearen gainontzeko baldintza bertan behera utziz.

Zergaren konturako kenketek biltzeko eskumenak testuaren zati handi bat betetzen zuen. Arau nagusi bezala, 1969koaren antzera, lanari buruzko kenketak Nafarroari dagozkio baldin eta Nafarroan beraien zerbitzuak eskaini ditzaten langile eta enplegatuei dagozkien etekinak badira. Probintziaz kanpo egindako aldizkako lanetarako, administrazio ordaintzaileari jarraitzen zioten funtzionarioen kenketetarako, garraiolarientzako eta sozietate ordaintzaileari jarraitzen zioten, administzazio-kontseiluetako kideentzako,hipotesi bereziak jartzen zituzten. Kapitalari buruzko etekinekiko kenketek ere arau nagusi bat eta berezi batzuk zituzten. Lehenbizikoak, Foru Komunitateari zergadun bakarrak zaizkion Sozietateei buruzko Zergaren (SZ) edo PFEZren subjektu pasiboek ordaindutako etekinak izan daitezenetarako diru sarrerekiko eskumena Nafarroari ezartzen dio. Eta kopuru erlatiboagatiko sujezio kasuan dagokion ehunekoa. Esanguratsua beraz, etekina ordaintzen duenarekiko lotura da, ez norekin jasotzen duenari buruzkoa. Nabarmena da irizpide honek subjektu pasiboaren azken kuotarekiko norakoaren konturako ordaina desbideratu egin dezakeena eta, izatez, desbideratu egiten duena.

Irizpide partikularrak, 1969koaren aldera guztiz berriak, Nafarroako Administrazioaren gainerako enteek eta Foru Erkidegoak ordaindutako etekinei eta finantza entitateen kapitalei buruzko -sukurtsal edo saltegi-mailara iritsiz- ezarpenekiko aipamenak egiten dituzte. Profesionalen etekinengatiko atxikipenentzako, irizpidea aldatu egiten da, aurrekoaren aldera ahalmena handitu eta ordaintzaileak bere ohiko bizilekua Nafarroan izan dezanean eskuduntza duena Foru Ogasuna dela adieraziz. Une horretara arte zerbitzua bera Nafarroan eskaini zezala eskatzera zetorren eta bestalde ordaintzaileak bere saltegia foru-lurraldean izan zezala. Dena delakoa dela, Zerga-ordainarazpenerako, lurralde bateko zein besteko eskumendun administrazioaren aurrean egindako etekinengatiko diru-sarrerek beti dute baliogarritasuna. Gai honi guztiari buruzko idazketak 1998.eko urtean erabateko aldaketa jasango du.

Sozietateen gaineko Zergan (SZ) 1985ean hitzartutako BEZetik eratorritako negozioen kopuru erlatiboagatiko tributazio-kontzeptua sartu zen. Txertoak, itxuraz behintzat gai homogeneoez jardutea den arren, arazoak ematen ditu zeren zerga bien izaera eta mekanika ez dira berdinak. Eta ezta helburu dutena ere. Harekin bat zetorren lotura-punturen bat ezartzerako orduan, arrazoibidezkotzat jo daiteke Sozietateen gaineko Zergak onura aintzat hartzea, nahiz eta eragiketekin lotzen diren, eta BEZak zuzenean eragiketa zergapetu eta salbuetsi gabeekin dagian arren. Hitzarmenak uko egin zion homogeneizazio honek, ez du egokitzapen fin bat eskaintzen eta, larriagotzat jo daitekeena, honen irizpideekin bat ez etortzerakoan koordinazio-arazo nabarmenak sortzen ditu.

Zergaren ordainarazpenerako eskuduntza nabarmen aldatu zen, irizpide bikoitza, pertsonala eta lurraldetarra baztertuz, eta 1981eko Itunak onartutakoa bereganatuz. Honetara, Foru Ogasunean Nafarroan helbidetutako subjektu pasiboak -irizpide pertsonala- tributatzen dute eragiketen bolumena 300 milioi pezetatik gorakoa ez litzatekeen kasuetan (egungo sei milioi euroko kopurura iritsi artea aldaketa bakoitzean gora egin duen kopurua izanez) edo lurralde honetan bakarrik jardun dezatenean. Beste gainerako kasu guztietan -irizpide lurraldetarra- eragiketekiko kopuru erlatibo osoaren araberako tributazioa egitea dagokio.

Eragiketa-bolumentzat subjektu pasiboak ondasun-emanketetan eta zerbitzu-eskaintzagatik lortutako, Balio Erantsiaren gaineko Zerga salbu, kontraprestazioen guztirakoa aintzat hartzen da. Aurreko urteko ekitaldikoa aintzat hartzen da, eta ekimenari hasiera ematera dihoaztenen kasuan aurreikuspena egitera behartzen ditu, eta hasiera urte naturalaren hasierarekin bat etorri ez dadinerako, kopurua jasotzera. Azkenez, eragiketek zein lurralderi dagozkion aintzat hartzeko erabili beharreko irizpideak, une horretatik 1985eko akordioetan Balio Erantsiaren gaineko Zergaren harmonizaziorako ezarritako berdinak dira.

Zerga-helbidea pertsona fisiko eta juridikoentzako era desberdinean definitzen da. Azkenontzako, negozioen helbide, kudeaketa eta gizarte-egoitza batera aintzat hartzen dira, bateragarritasunik ez baldin bada bigarrena gogokoena izanez.

Arau nagusi bezala, subjektu pasiboak ezarri behar duen Sozietateen gaineko Zerga bere zerga-egoitzari dagokion lurraldea ezartzera datorkiguna da. Ikuskatze eta araugintza eskumena Estatuaren alde simetrikotasunik gabe banatzen dituzten bi salbuespen daude. Lehenak hauxe dio: entitate jakin batek bere jarduera foru lurraldean besterik garatzen badu Nafarroako araudia ezarriko zaiola, nahiz eta lurralde horretan bere zerga-egoitzarik izan ez -praktikan oso gutxi ematen den egitatea-. Eta bigarrenak, lurralde komunean euren eragiketen %75a edo gehiago Nafarroan egoitza duten entitateek estatuko araudira egon behar dutela adierazten du. Gogoan izan bedi, "lurralde komun" honek hitzartutako foru lurraldeak barne hartzen dituela, eta aipatutako ehunekoan Gipuzkoan jardun dezaken enpresa nafar bati buruzko ikuskatzerako eskuduntza Estatuari egozteko xedapenaren ondorio bidegabea.

Balio Erantsiaren gaineko Zergari buruz, 1990eko Ekonomia-Hitzarmenak ez du inolako berririk azaltzen, berari zegokion harmonizazioa 1996an Zerga indarrean sartu zenean hitzartu eta arautua izan zelako. Lotura-gunean izandako xehetasunengatiko ezberdintasunak Zerga honetan diren eragiketek, dagozkien zergapetuetara eta kenketa-eskubidedun salbuetsitakoetara -erabateko salbuespena-, euren araudiaren arabera, egokitzen saiatzen dira, Sozietateen gaineko Zergarako "eragiketen guztizkoa"z ekin izan diogunean. Litekeena da, bitxia baina, administrazio biotako zergapekoa den subjektu pasibo berberak zerga biotarako kopuru erlatibo desberdinak zehaztea. Balio Erantsiaren gaineko Zergak urtea baino kitapen-aldi laburragoak -hilerokoa edo hiruhilabeterokoa- ezartzen dituena gogoan hartuta, administrazio bietara tributatzen duen subjektu pasiboak bere aldizkako kitapenak proportzioaren arabera urte bukaeran erregularizatzea beharrezkoa da.

Zerga Berezietan banaketa-irizpidea lurraldeari buruzkoa da, eta beraz, Nafarroari dagokio Alkohol eta Eratorritako Edari eta Garagardoari buruzko tributuen ordainarazpena baldin eta gordailu fiskalak edo fabrikak lurralde horretan kokatuta badaude. Kontsumoarekiko inolako finantza-egokitzapenik ez ezartzean, Nafarroarentzako ekonomia-abantailaren bat bide honetatik lortu ahal izateko aukera zegoen. Eta horrela izan zen 1998ko aldaketara arte, Ekonomia-Itunaren gai honi buruzko aurrerapenak eraginda, egokitzapen hori sartzera etorri zela.

Oinordetza eta Dohaintza gaietan 1990eko Ekonomia-Itunak kontzeptu biak zerga bakar batera ekarri zituen, une hartan Nafarroan, batez ere mortis causa edo dohaintza bidezko eskuraketak zerga-figura desberdin bik araututa zeudelako, horretara existitzen ez ziren arren.

Abenduaren 18ko 29/1987 Oinordetza eta Dohaintzaren gaineko Zergari buruzko Legeak bateango erregimenean eragindako aldaketak, ez zuen Nafarroan inolako eraginik izan, Zergarekiko ordainarazpenerako sistema desberdin bi izan zitezela erakarriz. Forutasunaren berezitasuna oinordetza bidezko eta dohaintzazko arbasoengandik, adopzio-hartzaile eta adopzio osozko adoptatuen eta ezkontideen eskuraketen salbuespen zaharra zen. Foru erregimenarekiko begitanduera-iturri agortezina, beste ahaidetasun-maila eta oinarri-tarte batzuetan Zerga nafarra erregimen komuna baino kaltegarriagoa izan zitekeen arren. Eszenatoki honetan, Oinordetzetan hitzartutako lotura-puntua, hildakoaren ohiko egoitza, 1969koarekiko aldaketa sakon eta inola ere baketsua ekarri zuen (ondasun Higiezinak kokapen-lurraldearen arabera eta ondasun Higigarriak hildakoak nafar foru zuzenbiderako eskubiderik zeukanean).

Zuzenbide zibilaren eta zerga-bidezkoaren arteko ohiko lotura-puntua galtzen zen, oinordetza zuzenbidean bereziki garrantzitsua zena. Nafarroako Zuzenbide Zibil Foralarekiko Konpilazioko 148 legeak zuzenbide zibil nafarraren arabera oinordetza bideratu eta agindu dadin, hildakoak bere heriotza orduan foru izaera izatea eskatzen du. Baina, zerga-irizpidea bizilekuarena baldin bada Foru Berriaren araberako anaitasun-testamentua eman zezakeen bere heriotza orduan ez-egoiliar foru zuzenbide izaeradun hildako nafarraren egoera bezalakoak sortarazi eta eman daitezke eta bere oinordekoek Estatuaren administrazioan jaraunspena kitatu beharko izango lukete. Lotura-puntu berriak, auzotartasun zibil komuna duten Nafarroan egoitza duten guztiei zerga-zuzenbide nafarra ezartzea aldarrikatzera dator.

1990ean, globalizaziotik oraindik urrun, konpromiso honek nortasun-begitanduerak sortarazten zituen. Horrek adierazten du, negoziatzaile nafarrei onartzea gehien kostatu zitzaien lotura-puntuetariko bat izana. Baina bateango erregimeneko Autonomia Erkidegoak eta Ekonomia-Itunak ere, beronengandik banatu izanak ezarpen bikoitz edo inolakorik ez izatea eratorri zuenak, onartutako irizpidea izanaren indar ikaragarriak foru erresistentzia guztiak gainditu zituen.

Dohaintzentzako eskumenekiko irizpide zehaztatzaileak ezartzerakoan, oinordetzan ez bezala, ondasun higiezinak edo higikorrak diren bereizten dira. Ondasun higiezinentzako lex rei sitae irizpideari jarraitzen zaio, ondasunaren kokapena, emailearen edo hartzailearen ohiko bizileku edo auzotasunetik at. Higikorrentzako, bizilekuaren irizpideari jarraitzen zaio, baina, mortis causa erdiespenen aldera, kasu honetan emailearen, eskubidearen erdietsitakoari edo mesedetuaren bizilekuari egon behar gatzaizkio. Egitezko gai honek dakartzan froga-arazoak nabarmenak, aipatutako hipotesietan foru tributazio txikiagoaren erakargarritasun sendoak boskoiztu egiten ditu.

Dohaintzetan ere zuzenbide zibilaren eta zergabidezkoaren arteko loturarik eza gertatzen da, oinordetzakoa baino intentsitate txikiagokoa den arren. Lehendabizikoek, Kode Zibilaren arabera, emailearen nazio-legearen arabera arautzen dira, eta beronek izaera zibil nafarra baldin badu, zuzenbide zibila izango da babesa emango diona. Fiskalitate modernoak errespetatzen ez duen irizpidea hain zuzen.

Askoz gatazka gutxiagokoa izan zen Ondare Eskualdaketen eta Egintza Juridiko Dokumentatuen gaineko Zergarekiko akordioa, ordenamendu zibiletan zeuden ezberdintasunak, merkataritzarako legegintza komunak zehazten dituen zergapetutako ekintzen nortasunetik at, hain esanguratsuak izan ez zirelako. Ondasun higiezinentzako lehenago aipatutako lex rei sitae irizpidea da nagusi eta beste gainerakoentzako bizilekua edo Zergaren subjektu pasiboaren zerga-egoitza (sozietateetako partaidetzak eta balore-eskualdatzearekiko lurralde-salbuespena izan ezik). Beraz, 1969ko Ekonomia-Hitzarmenak aipatzen zuen subjektu pasiboaren izaera zibil nafarrarekiko aipamen oro desagertu egiten da. "Sozietate-eragiketak" zerga-egitateetarako lotura-puntuaren aldaketa ere nabarmena izan zen. 1969ko Ekonomia-Hitzarmenak eskumena eskriturak gauzatutako tokiarekin eta bazkideen gehiengoaren -sozietate anonimoetan- izaera zibilarekin eta, gainera, euron esku kapitalaren gehiengoa izatearekin -beste gainontzeko sozietateentzako- bat egiten zuen bezala, irizpide berriak bazkideak baztertu egiten ditu eta sozietatearen helbidea, egoitzarena edo fiskala, jaiotza edota jarduerarekikoa den, ezartzen du.

Ekintza juridikoak, notaritzakoak, merkataritzakoak, jurisdikzionalak eta administrazio-bidezkoak Nafarroak kobratuko ditu baldin eta Nafarroan eman, egin edo baimentzen badira. 1969an bezala, agirian zuzenean interesatua legokeen Nafarroan helbidetu edo auzotartutako entitate edo pertsona bat aurkeztearen baldintza nahaspilatsua beharrezko ez izanez. Hitzarmenak merkataritza-, jurisdikzionalak, eta baita administraziokoak ere, eurei dagozkien ordaintzetik libratzekotan agirien lotura-puntuak -zerga egitateak gehituz- zabaldu eta zehaztu egiten ditu.

Pertsona edo ondasun eta zerbitzuen zirkulazio askearen printzipiorekiko begiruneagatik, Nafarroa kanbio-letra, baloreen eskualdaketa eta sozietate-eragiketagatiko gaietan Estatuaren tributazioa bera une oro ezartzera behartuta aurkitzen da.