Sailkatu gabe

ZUBEROA (PATRIMONIO MONUMENTAL)

Ospitale-ordenak.

Zuberoan, ospitale ugari San Agustineko kalonje erregularretakoak ziren; hala, Santa Engrazia Nafarroako Leireko abadiako kalonjeen mende zegoen, Ospitalepea Santa Kristina agustindarrena, Somport magalean, eta Orreagako agustindarrena Urdiñarbeko gomendioaren menpe. Jerusalemgo San Joanen zaldunek ere, aurrerago Rodaseko zaldunak deituak, gero Maltakoak, Euskal Herrian enkarguak sortu zituzten erromesak hartzeko; Berroetako Donibane izan zen horietako bat. Beste prioretza batzuk premostratarren menpe zeuden, Pagolakoa adibidez, edo Beneditarren menpe, Larraukoa bezala, Sauvelade abadiaren menpe zegoena. Beste komunitate batzuk sortu ziren, hala nola dohaintzena, hau da, Jainkoari eta erromesei sagaratzen zitzaizkien pertsonak, Ainharbekoa kasu.