Sailkatu gabe

ZUBEROA (PATRIMONIO MONUMENTAL)

Berroeta gaur.

Elizaren mende hasierako deskribapen hau irakurrita, edo garai bereko argazkiei begira, zur eta lur uzten gaitu hainbeste mendetan errespetatu zuten monumentu bat hain denbora laburrean desagertzen utzi zutenen "arintasunak". Galera konponezina izateko zorian egon zen; izan ere, 1910ean portxea eta nabea suntsitu ziren, absidea besterik ez zelarik kontserbatu, eta 1983an haizeak haren estalkia eraman zuen. Hondamendi hori zorionekoa izan zen, Mauleko Udalak eliza agurgarritik geratzen zena salbatzea erabaki baitzuen. 1983an sabaiaren konponketa eta gangaren eta hormen finkapena amaituta zeuden. 1983ko azaroaren 24ko bilkuran, udalak aho batez erabaki zuen eraikina salbatzea, eta 1984ko azaroaren 9an, monumentu historikoen inbentarioan sartu zen.