Sailkatu gabe

ZUBEROA (PATRIMONIO MONUMENTAL)

Ospitalepeako eliza

Bere kanpandorre oktogonalaren inguruan bildua, eliza sendo hau Zuberoako eliza erromaniko guztietan ederrena da eta hobekien kontserbatua, Santa Engraziarekin batera. Oinplanoa gurutze greziarrez egina da, eta erdiko atala besteak baino altuagoa da; kupula batek koroatzen du eta, lau alboetan, beste hainbeste tarte ditu. Bi kapera laukizuzen daude, ekialderantz, transeptuaren alde banatan. Landarea Orioneko ospitalearen berdina da, handik 30 kilometrora. Transeptuaren bidegurutzean, nerbiodun kupulak Oloroeko Gurutze Santua gogorarazten du. Zortzi ogiko ganga zortzi adarreko izar bat marrazten duten arkuek sendotzen dute, eta haren puntak mentsuloi lodietan pausatzen dira (Durliat et Allègre, 1978).