Elkarteak

Ortzadar. Euskal Folklore Elkartea

Elkartea eratu zenetik dantza eta musika bi mila emanaldietatik gora eman dira Euskal Herriko ehun baino gehiago herrietan, batez ere Nafarroan baina baita ere atzerrian (Argentina, Txile, Venezuela, Gales edo Hungaria, adibidez). Azpimarratzekoa da ikerketaren bidez jasotako ezagupenak espektakulu berritzaileak (Baztango dantzei buruzko jaialdia, inauteriei buruzkoa, Erriberako dantzri buruzkoa...) eta era berean dibulgatiboak (Erribera, Tobera, Gaueko, Soinudantza ...) bihurtzeko joera, bide batez Nafarroako panorama artistikoa aberasten zelarik.

Ortzadar plazetan, eskenatokietan, kultur etxeetan aurkezten da erakunde publiko zein pribatuek antolatzen dituzten programazio kulturaletan parte hartuz.

Elkartearen dantzen zerrendan aurki daitezke: Behe Nafarroako inauteria edo "Kabalkada", Laburdiko "Maskarada", Arantzako zortzikoa, Baztango dantzak, Lakuntzako dantzak, Lesakako dantzak, Nafarroako Erriberako Paloteadoak (Cortes, Murchante, Corella...), Uitziko ingurutxoa, Lizarrako "Larrain dantza", Durangoaldeko "Dantzari Dantza", Gipuzkoako "Brokel dantza", Zuberoako makildantza, y Otsagiko dantzak.

Ortzadarren errepertorioa tradiziotik jasotakoa da eta tokian tokiko baldintzei eta espektakuluaren beharrei egokitzen da, beti ere garaian garaiko baliabide eszeniko eta berrikuntza koreografikoekin aberastuz.