Elkarteak

Ortzadar. Euskal Folklore Elkartea

Dibulgazio lanetan sakontzeko Ortzadarrek erabili duen beste baliabide bat erakusketak izan dira.

Folklore Jardunaldiekin batera erakusketa aunitz antolatu du Ortzadarrek: "Material etnografikoak", "Janzkera", "Bertako musika tresnak", Eulalia Abaituaren "Emakumeari buruzko aintzinako argazkiak", "Mitoak, erritoak eta sinismenak", Iruñeko Udal Artxiboko "Sanferminetako argazkiak", "Nafarroako janzkera tradizionala", J. A. Urbeltzen "Alakiketan, tradizioaren irakurketa bat" de J. A. Urbeltz, "Aintzinako Euskal Herriko bizimodua postal irudietan".

Erakusketa hauetatik bi izan dira bereziki aipagarriak. Nafarroako janzkera tradizionala izenekoa da horietariko bat. 1924. urtean egun Museo de Antropologia denaren inauguraziorako Madrilen egin zen Erakusketaren ondoren, materialak biltzeko egin den ahalegin handiena suposatu du Ortzadarrek egin duen honek. Janzkerari dagokionez Erakusketa honetarako argitaratu zen katalogoa erreferentea bihurtu da.

Bigarrena "Aintzinako Euskal Herriko bizimodua postal irudietan" liburuaren argitalpenaren harira sortutako erakusketa da. Erakusketa herri askotan zabaldu zen eta publikoaren oniritzia jaso zuen (hogei mila ikusle baino gehiago).

Izaera didaktikoagoa "Herri musika tresnak" erakusketa dugu. Bertan Ortzadarren funtsetako tresnak eta haiek sortzeko prozesua adierazten dituzten panelak, argazkiak eta argibideak erakusten dira. Erakusketa hau modu independientean edota musika tresnen erakustaldi praktikoarekin ikus daiteke.

2009. urtean Nafarroako Gobernuak Lantz, Zubieta eta Iturengo inauteriak Nafarroako Interes Kulturaleko Ondarea izendatzearen harira, Karlos Irujo eta Mikel Ozkoidi Ortzadarko kideek eginiko txosten etnografiko eta argitalpenaren laburpen gisa, "Materiarik gabeko Ondarea. Lantz, Ituren eta Zubietako inauteriak" erakusketa zabaldu zen Nafarroako Artxibategian.