Elkarteak

Ortzadar. Euskal Folklore Elkartea

Ortzadarreko kide berri guztiek dantzaren eta musikaren inguruan jasotzen duten prestakuntzaz gain, urtero-urtero 1988. urteaz geroztik, elkarteak kultura tradizionalaren gainero Ikastaro monografikoak eskaintzen zaio. Ikastaro hauek 1988tik urtero egiten dira eta Kultura Tradizionalaren antolatu ditu, pertsona orori zuzenduak. Ikastaro hauetan jorratutako gaitegia aberatsa izan da:

  1. Herri musika tresnak: "Txalaparta" (hainbat mailak) (1988-89-90-96), "Alboka" (1990), "Panderoa"(2008)
  2. Ikerketa etnografikorako teknikak: "Folklorea eta haren lan metodologiaren hastapenak" (1991).
  3. Dantza teknikak: "Dantza teknika" (1992), "Dantza tradiziona, gorputz adierazpen eta sormen mugimenduen oinarriak"(1999), "Bat-batekotasuna, koreografia eta gai eszenikoen hizkuntza" (2000)
  4. Antzespen folklorikoen taularatzea: "Antzespen folklorikoen teknologia" (1993).
  5. Abesti tradizionala eta ahozko literatura: "Ahozko literatura Euskal Kantuetan" (1994), Ipuinak (1998)
  6. Dantzari buruzko berezko ikastaroak: "Gipuzkoako Ezpata dantza" (1995), "Zuberoko Maskaradaren dantzak" (2001), "Baztango Mutildantzak" (2005), "Balkanetako Dantzak" (2010).
  7. Janzkera: "Jantzigintza tradizionala eta ehoziri lana" (1997) y "Aintzinako Orrazkerak" (2004).

Horrez gain, "Principe de Viana" erakundearen programazio soziokulturaleko kanpainetan sarturik zeuden Kultura Tradizionalari buruzko Ikastaroak eman ditu Ortzadarek Nafarroako hainbat herritan:

  1. "Ohitura keta azturak, herri tradizioak" Ikastaroa (1988 eta 1993 artean)
  2. " Ikerketa eta Ondare etnografikoaren berreskurapena" Ikastaroa (1992 eta 1994 artean)
  3. "Aintzinako argazkia. Lekuko historiari hurbilketa etnografiaren ikuspuntutik" Ikastaroa (1994 eta 1996 artean)
  4. Kanpaina berean Ortzadarko kideek parte hartu izan dute monitore gisa Euskal Dantzarien Biltzarrak kudeatutako Herrialdeko dantzak izeneko ikastaroetan.

Hortaz aparte sarritan Ortzadarko monitoreek gure eguneroko lanarekin harreman zuzenagoa duten gaiei buruzko ikastaroak (motzak eta luzeak) ematen dituzte hala Nafarroako herritan, nola Iruñea eta Iruñerriko auzo eta herrietan: herri musika tresnak (txalaparta, txistu, alboka etabar), dantzak edota kantu tradizionala.

Hein berean, elkarteak hitzaldiak ematen ditu eta solasaldietan eta mahai inguruetan parte hartzen du, bate zere egutegi folklorikoaren gaien inguruan: inauteriak, sanjuanak, neguko folklorea...

Jarduera guzti hauek publikoak sortu eta heztea dute helburua, folklorearen zabalkuntzarekin batera.