Kontzeptua

Jai Zikloak

Egutegiaren barruan Inauteriak izan dezakeen hasierari buruzko bertsio ugari dago. Hala ere, hemen ez ditugu horiek guztiak banan-banan azalduko, lekurik ez dagoelako, baina aurreko zikloarekin eta ondorengoarekin lotzen dituen bideragarrienetako bat erabiliko dugu.

Hori guztia kontuan izanik, San Antonio egunean, urtarrilaren 16an, oinarritzen dira produktuen bedeinkapenak eta enkanteak. Horiek Erremateak izenez dira ezagunak, Bizkaiko Garai herrian, behinik behin.

Egun batzuk geroago, urtarrilaren 20an, San Sebastian egunean, etengabeko danbor-hotsez betetzen dira kaleak Gipuzkoako hiriburuan, Azpeitian eta hain ospakizun ospetsura eta Donostiaren alboan instituzionalizatutakora elkartzen joan diren beste herri batzuetan. Alde Zaharrak dar-dar egiten du galdaragile- eta buhame-konpartsen zaratarekin, eta Inude eta Artzainenkonpartsenarekin, Momo erregearen irteerari eta Inauteriei bide eta hasiera emanez. Hurbiltzen ari da garai batean neguko ospakizun nagusi izan zena eta ozta-ozta, debeku eta adiskidetzeen artean, behin eta berriz indarberriturik itzultzen dena.

Aro honek, egungo gizarteak aurrez ezarritako arauen barruan zehaztasun handiagoz edo txikiagoz berregindako iraganeko zenbait adierazpenen emaitza diren hainbat ekitaldi eta jai eskaintzen dizkigu gaur egun.

Era guztietako mozorrotuak agertzen dira kale eta auzoetan, baina beharbada aurreko mendeetako mozorrotzeak eskaintzen zuen berezkotasunik eta trebetasunik gabe. Pertsonaiak, panpina erakusgarriak, edo jendearen premietara egokitutako eginkizun fisikoak dituztenak, herri-ipuinetatik ateratakoak, telebistatik gauak alaitzen dituztenekin batera: politikoetatik hasi eta prentsa arrosako ospetsuetara iritsi arte. Era askotako gertaerak, zeinak XIX. mendearen amaieran eta XX.aren hasieran ere erreferentzia baitziren karrozak edota jantziak prestatzerakoan, eta hainbat helburutarako -elikagaietarako, dantzarako, etab- dirua bilduz amaitzen zuten.

Eta jan-edanezko gehiegikerien, borroka eta lasterketen, pasadizo eta -batzuetan, gogaikarriak izan daitezkeen- txantxen amaiera ezin hobe modura, "Inauterien heriotza" edo "Inauterien ehorzketa" heltzen da, sasi-epaiketetan eguraldi txarraren eta herrian gertatutako zorigaitzeko gertaeren errua egotzi ondoren, zenbait panpina (Miel Otxin, "Markitos", "Porretero"...) sutan errez edo uretara botaz.